Open Data eguna Euskadin

api. 27. 2012.
Maiatzaren 8an datu publikoen irekitzearen inguruan ausnartu egingo dugu. Honetarako “Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresua”-rekin modu paraleloan lantalde batzuk antolatu ditugu. Helburua datu irekien politikak bideratzea da -gutxienez euskal esparruan, baina eragin zabalagoa izatea nahiko genuke- ekitaldian sortzen diren ideietatik abiatuta. Lantalde hauetan izango diren adituez gain, ahalik eta ekarpen gehien integratu nahiko genituzke. Horrexegatik animatu nahi zaituztegu eztabaida honetan parte har dezazuten. Egizu zure ekarpena lantalde bakoitzean Lau lantalde sortu ditugu, bakoitzak bere helburuekin eta datu publikoen erabilpenaren ikuspegi bereziarekin. Lantalde hauek talde itxiak izango dira eta bukatzerakoan lortutako emaitza publikatuko dugu. Dena den, edozein ekarpen baldin badaukazu artikulu honen komentarioetan azal ditzakezu zure proposamenak.
  • Data: Maiatzak 8, 14:30etan, 4 taldeak ordu berean (iraupena: ordu bat).
  • Lekua: Kursaal Kongresu Jauregia (Donostia-San Sebastián).
  • Formatua: lantalde itxia izango da (gehienez 7 partaide) eta lortutako emaitzak komunikatuko ditugu.
  • Azken entregagaia: ondorio guztiak dokumentu batean bilduko ditugu eta “Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresua”-ren testuinguruan hedatuko dugu.
Hemen aurkezten dizkizugu talde bakoitzarekin lortu nahi ditugun helburuak. Esan bezala, helburu sorta hau ez da zerrenda itxia eta lantaldeetatik kanpo etor litekeen edozein ekarpen eskertuko genuke. Anima zaitez parte hartzera! Zure komentarioa utzi artikulu honetan edo nahiago baduzu lantaldeen webgunean komentatu. 1. Lantaldea: Sektore infomediarioko enpresak eta ekintzaileak
  • Helburu ekonomikoa izango duen datuen erabilpena bultzatzeko Administrazio Publikoek askatu behar dituzten datuen zerrenda bat adostea.
  • Helburu ekonomikoa duen erabilpena errazteko interesa izan dezaketen bestelako gaiak planteatzea: formatuak, lizentziak, etb.
2. Lantaldea: Gardentasunaren ekintzaileak eta kazetariak
  • Gardentasuna eta kudeaketa publikoaren kontu ematea sustatzeko datuen erabilpena bultzatu asmoz Administrazio Publikoek askatu behar dituzten datuen zerrenda bat adostea.
  • Gardentasunaren helburua duen erabilpena errazteko interesa izan dezaketen bestelako gaiak planteatzea: formatuak, lizentziak, etb.
3. Lantaldea: Garatzaileak eta teknologia-ikertzaileak
  • Administrazio Publikoek datuak askatzean formatu-politikaren inguruko proposamen bat adostea.
  • Teknologia gaietan arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza proposatzea eta beste ekarpen batzuk egitea datuen erabilpena erraz dezaketenak beti ere teknologiaren ikuspegitik abiatuta.
4. Lantaldea: Hezkuntza edukien diseinatzaileak
  • “Datuaren gizartea” sustatzeko interesgarri izan litezkeen hezkuntza edukien zerrenda bat proposatzea, Batxilergo, Lan-Heziketa eta Unibertsitatean erabiliak izan ditzaten.
  • Hezkuntza arloan interesgarriak diren beste ekarpen batzuk egitea.

Mila lagunetik gorako komunitatea gara

api. 02. 2012.
Datorren apirilaren 7an Open Data Euskadik bere bigarren urtemuga beteko du. Nola datak bat egiten duen Aste Santuko oporrekin, aurreratu egingo gara orain ospatzera, eta horrekin batera, hausnarketa pixka bat egingo dugu. Bi mila datu-multzo Bi urte hauetan gure lehentasuna datu-multzoak askatzea izan da, komentzituta gaudelako lehentasuna datuen masa kritiko bat iristea dela, berrerabiltzaileek materiala izan dezaten lanerako. Gure bilatzailearen arabera, laster izango ditugu 2.000 dataset, urte erdia burutu baino lehen espero dugu. Hala ere, kopuruak ez dira izan gure lehentasun absolutoa, gutxieneko kalitate baldintza batzuez gidatu baikara. Baldintza horiek ez ditugu agian zehaztu, baina balio digute Gaztela eta Leongo erkidegoan datu irekien atari berrian ezarri dituzten irizpideek:
  • Datuen katalogo ondo egituratua
  • URIen egitura egonkor, iraunkor eta hedapenetarako malgua.
  • URIek irautea.
  • Kanpoko zerbitzuetarako sarbidean gardentasuna
  • Formatu estandarrak erabiltzea
  • Darabilgun hiztegiaren azalpen eta definizioa.
Konpromezu horiekin bat egiten dugu, eta prest gaude ez bakarrik hobetzeko, baita gure ataria beste erakunde batzuenekin armonizatzeko. Mila jarraitzaile Twitterren 2011ko urtarriletik, bestalde, Open Data Euskadi atariak komunitateari eskainitako blog hau du sarean. Bere helburua da ezagutza zabaltzea, eta agertzen diren kasu praktikoen berri ematea. Horrekin batera, Twitter kanala ere ireki dugu (@opendataeuskadi) hortik ere komunikazioa lortzeko. Duela gutxi, mila jarraitzaileen muga gainditu dugu Twitterren. Harro gaude komunitate zabal, aditu eta engaiatu hori atzean izatearekin. Baliteke feedback gehiago bilatzea horien artean laster, inkesta baten bidez. Bostehun deskarga hilean Hilero, 500 dataset inguru jaisten dituzte berrerabiltzaileek gure webgunetik, baina izan da hileren bat milaraino iritsi dena. Horrez gain, API bidezko kontsumo maila bat egon badago, eta baita guk neurtu ezin dezakegun beste bide batzuetatik ere. Gure berrerabilpen ereduak zera du ardatz: datuak herritarren esku uztea. Utilitatearen berri jakiteko, datuok nola erabiltzen diren jakin nahi dugu. Zuen proiektuak ere jakin nahi genituzke: zerbitzu berriak, ikerketa, mashup-ak... Gure aldetik, bisibilitatea ematen saiatu gara. Aurrera begira Orain hasiko dugun gure hirugarren urtean helburu hauek erdietsi nahi ditugu:
  • Dataset kopurua handitzea.
  • Askatzeke dauden datasetak identifikatu.
  • Dataseten egitura hobetu, berrerabilpena errazteko.
  • APIa erraztu
  • Gure katalogoak beste erakunde batzuenekin armonizatu.
  • Eta oraindik zehaztu gabe ditugunak, noski.
Mila esker guztiei. Datu irekien politika behar du gizarte arduratsu batek balio soziala sortuko bada ondarearen berrerabilpenaren bidez.

Euskadiko kultura ekitaldien API irekia

mar. 21. 2012.
Datu etengabe eguneratuen zerbitzu berri bat jarri dugu martxan duela gutxi: Euskal Autonomia Erkidegoko kultura jarduera eta ekitaldien agenda. Gure katalogoan gorde dugu erreferentzia, baina zehaztapenak eta API bidezko aplikazioa (horrela banatzen baita agenda edo egutegi hau) Kulturklik webgunean daude, hementxe. Euskadiko kultura jardueren atari publikoa da Kulturklik, sarean bi urte bete dituena. Kulturklik-eko azalpen orriak informazioa dator detailean, eta erabiltzaileentzako instrukzioak ere badaude. Laburtuz, API bat da, URL eskaeren bidez funtzionatzen duena, eta eskatzen ahal dituzun oinarrizko datuak dira, inguru geografiko bat (aukeran), eta egutegiko daten bi parametro (ea ze epetako ebentoak nahi dituzun). Emaitzak euskaraz edo gaztelaniaz ere jaso ditzakezu. Emaitzak JSON formatuan itzultzen ditu URL horrek, informatikariek erraz moldatzeko moduan, eta haien baitan, gertaera bakoitzaren kokapen geokokatua ere badator. Hona, adibide gisa, URL bat. Martxoaren 20 eta 28a arteko ebentoak itzuliko dizkigu, euskaraz, 20 ebento arte (muga ere ezarri baitaiteke emaitza kopuruan). http://www.kulturklik.euskadi.net/?api_call=events&from=2012-03-20&to=2012-03-28&lang=eu&max=20Eventos

Kulturklik: jardunaldi ireki bat, eta kultura jardueren APIa

mar. 13. 2012.
Euskadiko bizitza kulturalaren berri ematen duen Kulturklik atari publikoak bi urte bete ditu, eta nobedadeekin gainera: horien artean, kultura jardueren egutegiaren irekiera, API baten bidez, ebentoen kudeaketa partekatu bat ahalbidetuz (lizentzia libre batekin). Era berean, plan berriak dakartzate zorroan, eta horien inguruan hausnarketa egiteko, informazio eta iritzi-trukerako jardunaldi bat antolatu dute Bilbon, EITBren Multibox espazioan, 16.00etatik 19.00etara ostegunean (martxoak 15). Besteak beste, honako gauzak tratatuko dira topaketa horretan:
  • Kulturklik-en dauden 10 tresna baliagarri, eta nola erabili horiek (adibide praktikoekin)
  • Lan-taldeetan elkartuta, zalantzak eta iradokizunak bildu.
  • Berrikuntza eta hobekuntza: planifikatuta garapen eta diseinu berriak.
Izena emateko, hemen duzu aukera. Publiko orokorrarentzako hitzordu bat da, baina bereziki euskal kultura eta informazio publikoaren zabalkundean interesa duen edonorentzat izan daiteke interesgarria. Toki berean, 10 minutu hartuta, galdetegi bat betetzen ahal duzu, Kulturklik-en hobekuntzarako (eta jardunaldi honetarako) baliagarri izan daitekeena.

Euskal aurrekontuen bisualizazio dinamikoak Google Public Data-n

mar. 09. 2012.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak berriki publikatu ditu Euskadin 2003tik izan diren aurrekontu orokorrak, hemen informatu genuen bezala. Datu hauek interes handia dute diru publikoaren kudeaketa aztertzeko garaian, eta orain, haien zabalkundean laguntzeko, Google Public Data-ra igo ditugu. Horretarako, gainera, Jaurlaritzak datu-emaile ofizialei eskatzen zaien akreditazioa lortu du, datu publiko administratiboen jatorria ziurtatzeko Googlek eskatzen duena. Datu publikoen direktorio hau, Google Public Data, estatistika-datuen interpretazioa erraztu nahi duen zerbitzu bat da. Honetarako Google-ek grafiko interaktiboak sortzen dituen aplikazioa jarri du ikertzaile, kazetari eta nahi duen edonorren eskura. Edozeinek karga ditzake bere datu propioak modu errazean ikusi eta aztertzeko. Honako hauek dira burutu ditugun urratsak:
  • Lehenengo eta behin 2005etik dauzkagun aurrekontuen datuak deskargatu ditugu Open Data Euskaditik eta Access formatuan daudenak aukeratu ditugu adibidea egiteko.
  • Hurrengo urratsa datu basea manipulatzea da: gastuak bakarrik aukeratuko ditugu eta Funtzioen araberako sailkapena; zutabe bat gehituko diogu gastu bakoitzaren portzentaia urte osoko gastu osoan duena.
  • Google Public Datan datuak kargatzeko beharrezkoak diren urratsak egingo ditugu: DSPL-n (Dataset Publishing Language) datuak prestatuko ditugu, datu basearen taulak csv formatuan eta datu-sortaren metadatuak xml formatuan dituen pakete bat sortuz (paketea ikusi).
  • Google Public Datara igoko ditugu eta datu publiko bezala markatu. Ez da beharrezkoa Erakunde Ofiziala izatea datuak igotzeko, baina bai erakunde ofizialen atalean egiteko. Honetarako Google-ekin jarri gara harremanetan beraien foroaren bidez eta modu oso eraginkorrean erantzun digute.
Azkeneko emaitza honako hau da: Eusko Jaurlaritzako eta bere Erakunde Autonomoetako aurrekontuak (2005-2012) Eskerrak eman behar dizkiogu bereziki Mikel Maiz Eusko Jaurlaritzako Web Zerbitzuko lankideari, ekimen honetan sinistu duelako. Adibide honekin tresna honen gaitasuna erakutsi nahi izan dugu, aurrekontuek datu gehiago baitituzte eta denak oso interesgarriak gainera.

EAEko aurrekontuen hamarkada bat, detaile osoz

urt. 24. 2012.
Azken hamar urteetako Eusko Jaurlaritzaren Euskal Autonomia Erkidegorako aurrekontu orokorrak argitaratu dira Open Data Euskadin. 1993. urtean hasi, eta orain indarrean eta onartuta dauden 2012. urteko aurrekontuak arte. Hementxe daude. Datuak formatu egituratu sorta batean daude: Mdb (datubaseetarako), CSV, XML edo RDF ere bai trataera automatizatua errazteko. Lehen ahalegin bat da hau. Aurreko legealdietako informazioa ere bildu nahian gabiltza, eta Eusko Jaurlaritzaren oraingo aroko aurrekontu guztiak biltzea lortuko dugu, lana pentsatu bezala burutzen badugu. Horretan ari gara orain, Ogasun sailarekin.

Euskalsurf iPhone aplikazioak datu irekiak erabiltzen ditu (besteak beste)

urt. 19. 2012.
EuskalSurf iPhone mugikorrentzako aplikazio bat da, Hegaka euskal enpresak sortua. Euskal kostaldean, Bizkaitik Lapurdiraino, surf egiteko aukerez informatzen du tresnak.  Zenbait datu multzo eta aukera biltzen ditu Euskalsurf-ek eta horietako batzuek Open Data Euskadin dute jatorria, hain zuzen ere itsasoaren egoeraren iragarpena (prebisioa, haizearen joerak, uraren tenperatura). Apple etxearen iPhone zein Ipad eta Ipod Touch gailuetan ibiliko da Euskalsurf. Oraingoz, gaztelaniaz, baina bertsio eleanitza garatzekotan dira Hegakakoak. Euskalsurf-ek orain dituen beste ezaugarri batzuk dira mapak, hondartzei buruzko informazioa, webcam konexioak... Hurrengo bertsioetan errealitate birtualeko garapen bat ere izango du integratua, eta horren pantaila-irudia bidali digute Hegakakoek, hemen behean duzue. Eskerrik asko Hegaka, lan txukuna, zorte on EuskalSurf zabaltzen surflarien artean.

Euskadi, azterketa kasu nabarmendua Europako datu irekien ikerketa batean

Abe. 20. 2011.
Europako Batzordeak Open Data atariei buruz egindako ikerketa batean, Euskadiko adibidea nabarmendu dute. Lau ikerketa-kasu aztertu dituzte, hiru estatalak, eta laugarrena gurea, Open Data Euskadi. Beste adibideak dira Erresuma Batukoa, Danimarkakoa eta Frantziakoa. Open Data Euskadiri buruzko ataletan, hemengo dataset multzo zabala nabarmentzen dute, erabilpen estatistikak, eta praktika onen adibideak, hala nola Wikiloc-ena edo Euroalert zerbitzuarena. Ekimena aurrera eramateko, lidergo politikoa ezinbestekoa izan dela azpimarratzen dute, eta hori, kostu baxuen politika batekin egin dela. Berrerabilpenaren aldetik, onura handiena administrazioak berak hartzen duela nabarmentzen dute halaber, datuak sistematizatzeko ahalegina herri-administrazioarentzat da onuragarri, lehenik eta behin. Txostena bere osotasunean hemen irakurri daiteke (ingelesez, PDF formatuan). Gu, noski, pozik Europako erakundeak gugan fijatu direlako.

Etxebideren sustapenen informazioa

urr. 26. 2011.
Azkenengoz askatutako informazio multzoaren ildo beretik (informazioa RSS formatuan eskuratzeko aukera), beste informazio multzo bat ere askatu du Eusko Jaurlaritzak: Etxebidek alokatzeko eta erosteko jartzen dituen babestutako etxebizitzen sustapenak, modu egituratuan. Hementxe duzue kontsultagai dataset berri hau. Datuak jaitsi daitezke XML formatuan (Zip batean bildurik ere bai, herriz herriko XML fitxategiak daude kasu horretan), edo bestela harpidetzen ahal zara RSS-ra. Google Reader RSS irakurgailuarekin nola ikusten den erakusten du irudiak. Sustapen berriak sortu ahala, horren bidez jakin ahal izango duzu.

Eusko Jaurlaritza W3C-ren partaide bihurtu da, datu askeekin erakutsitako konpromisoagatik

urr. 19. 2011.
World Wide Web Consortium (W3C) delakoak Eusko Jaurlaritza eta Irekia bere ekimena onartu ditu bere baitan, osoko partaide gisa. W3C nazioarteko erakundea da, eta kideek eta adituen talde batek elkarrekin egiten dute lan web estandarrak sortzeko. Web edo amaraunaren sortzaile den Tim Berners-Leek eta Jeffry Jaffe zuzendari exekutiboak zuzentzen dute, eta sarea ahalik eta gehien garatzea du helburu, mundu osorako sarea sortzeko printzipioetan oinarrituta. Euskadi onartu dutenean erakundearen parte izatera, bereziki azpimarratu dute (beheko dokumentuan ingelesez ikusten den bezala), "Eusko Jaurlaritzak gobernuaren datu irekiekin erakutsitako konpromisoa, horren bidez gardentasuna lortuz, eta herritarren parte-hartzea areagotuz". Jaurlatitza W3Cren barruan sartzeko ekitaldi ofiziala atzo izan zen Boston-en (AEB), MIT institutuan, horixe baita W3Cren egoitzetako bat. Patxi López lehendakariak eta Jeff Jaffek berak sinatu zuten dokumentu ofiziala. Ekitaldian, AEBetan bisitan den euskal delegazio ofizialeko kideak egon ziren, eta baita W3Cko beste partaide batzuk, horien artean Xabier Uribe-Etxebarria. «Datuak askatzea, Open Data delakoa, da gardentasunaren adibide argiena», esan zuen atzo Lehendakariak, "herritarrek eta hedabideek informazio osoa eduki dezaten, eta horrekin beren istorioak sortu eta azal ditzaten". 2011_10_18_lehen_w3c_111 Iturria: Irekia - Eusko Jaurlaritza. Informazio gehiago, Irekia atarian.

Jaurlaritzaren hainbat informazio iturri, RSS formatuan

urr. 14. 2011.
Eusko Jaurlaritzaren ohar eta albisteak eduki irekia dira. Bistakoa da hala izatea logikoa dela, herri-aginteek beren jardunaren berri eman nahi baitute. Horrez gain, Irekia atarian lizentzia libre bat eskaini izan zaio edukiari, bistakoan dena, bide batez, ziurtatua geratu dadin. Orain, Open Data Euskadin urrats  bat gehiago eman dugu eduki horietako batzuk formatu berrerabilgarri batean jartzeko, prozesatze automatikoa eta egituratua ahalbidetzeaz gain, pertsonentzako jarraipena errazten duena: RSS formatuan jarraitu ahal dituzu zenbait informazio iturri. Honako hauek, adibidez (euskarazko RSS jarioetara zuzenduak daude estekak):
  • Laguntza eta bekak: RSS
  • Kontratazioak: RSS
  • Gainerako prozedurak: RSS (honen barne; sariketak, isunak, baimen-prozedurak, erregistroak...)
Datu egituratuen iturri hauek oinarria dute Euskadi.net bilaketa funtzioen APIan, zeina azaldu genuen adibide batekin duela hilabete batzuk. RSS hauek lortzeko, APIra eginiko deietan zein parametro erabili ditugun beste orrialde honetan azaldu dugu. RSS hauetara harpidetzen bazara, baliteke kasu batzuetan informazio guztia ez agertzea euskaraz. Izan liteke, Euskadi.net-eko informazio sistemetan elementu batzuk beranduago itzultzea... Dena den, kasu horietan gaztelaniaz idatzitako oharren jakinarazpena azalduko zaizu eta ez duzu informaziorik galduko euskarazko RSSa jarraitzeagatik.

Bideo tutoriala, nola egin euskal mapak datu libreekin

urr. 06. 2011.
Euskal wikipedista batek, Asier Sarasuak, bideo bat egin du dokumentatzeko nola erabil daitekeen Jaurlaritzak askatutako informazio geografikoa, tresna libreen bidez nork bere mapak egiteko. Demoak 11 minutu irauten du eta euskaraz konfiguratutako Linux instalazio baten gainean egina dago, batez ere Quantum GIS eta irudiak manipulatzeko Gimp programa erabiliz. Zeanuri udalerriaren mugak nola marraztu daitezkeen mapa batean erakusten digu bideoak. [HTML1] Open Data Euskadin ere katalogatuta daude GeoEuskadi zerbitzuaren datutegi irekiak, eta horiek erabili ditu Sarauak. Datu geografiko eguneratuak denbora errealean atzitzeko WMS zerbitzua erabili daitezke, edo beste formatu geografikoa duten SHP fitxategiak jaitsi. Azken elementu hauek baliatu ditu Sarasuak, eta Quantum GIS aplikazio librearekin egin du demostrazioa (baina beste GIS batzuekin ere egin daiteke, hala nola gvSIG).

Herri-administrazioko karguen inguruan gardentasuna

ira. 27. 2011.
Eusko Jaurlaritzak gardentasuna sustatzeko atari berria ireki du Irekia ekimenaren barruan, eta horrekin batera, aste honetan, hiru datutegi berri gehitu ditu Open Data Euskadira, gardentasunarekin zerikusia dutenak, hain zuzen ere, eta Eusko Jaurlaritzako eta bere erakunde autonomoetako izendapen eta langileei dagozkienak. Honakoak dira: Hiru datu multzoak XLS (Excel) edo CSV formatuetan jaitsi daitezke, prozesatzeko moduko datu-tauletan alegia. Taula hauetan "behin-behineko pertsonala" kontsideratzen dena, izendapen libreko karguak dira, herri-administrazioaren hizkeran. Datutegi hauetarako sarbidea atari berritik ere prest dago jada, beraz. Ekimen berri honetan ez da horrenbeste informazio berria publiko egin: gehiago da biltegi bat, dagoeneko Eusko Jaurlaritzak publiko egiten duen informazioarena. Adibidez, zerbitzu eta horniduren kontratazioari dagokion atalean, lizitazioen esleipenen informaziorako lotura daukagu, eta informazio hori (eta beste hainbat) dagoeneko publiko egiten da Kontratazio Publikoaren ataritik. Bestalde, egun hauetan publiko egin den beste baliabide bat Komunikazio Irekiko Gida da, hau ere Irekia-ren barruan. Kasu honetan, EAEko administrazioaren kargu eta arduradunak agertzen dira bildumatuta, baina ez horiek bakarrik, baita beste herri-administrazio batzuetakoak, eta beste alor batzuetakoak, hala nola hedabideak, lan-mundua, hezkuntza, euskara etab.

Itzulpen memorietan oinarrituta, hiztegitxo bat

uzt. 14. 2011.
Teknologiaz lagundutako itzulpenean oinarrizko lehengaia Itzulpen Memoriak dira: nagusiki itzultzaile profesionalek erabiltzekoak dira, eta langintza horretan software berezitua erabiltzen da. Euskal administrazioan ere erabiltzen dira, beraz, Eusko Jaurlaritzaren itzulpenak kudeatzen dituen IZO Itzultzaileen Zerbitzu Ofizialaren bidez. Sail hau HAEE-IVAPen parte da, eta erakunde honek eskuragarri jarri ditu bere memoriak denontzat, Open Data Euskadiren bidez. Erabilpen profesional eta berezitua duten arren memoriok, funtsean testu paraleloak dira (zerbait A hizkuntzan / B hizkuntzan), eta hori baliatuz demo aplikazio txiki bat egin dugu, hiztegi gisa dabilena. Open Data Euskadik eskaintzen duen Itzulpen Memorietako bat hartu dugu (Europako zuzentarau eta erregelamenduen itzulpen-memoriak), eta aplikazioaren bidez Europako Batasunaren terminologiaren hiztegi gisa funtzionatzen duen zerbaitetan bilakatu dugu. Adibidez, bilatuz gero termino bat hala nola “Banco Europeo de Inversiones” euskaraz nola itzuli izan den ikusiko dugu, kontestuarekin gainera. Horra demoko emaitzen pantaila-irudia: Azalpen teknikoa gehituko dugu, laburki, demoa nola egin dugun azaltzeko. Berez, memoriak TMX formatu estandarrean daude. Formatu hau XML bertsio bat da, eta barruan arakatuz, ikusiko dugu testu paraleloak horrela egituratzen direla: [xml] a) el poseedor que remitiere los residuos a un recolector o a una empresa de las mencionadas en el artículo 9, y/o hondakinak biltzaileren batera edo 9. artikuluan aipatzen den enpresa-motaren batera eramaten dituen edukitzaileak, edota [/xml] Beraz, <tu> elementu bakoitzeko, bi azpi-elementu ditugu, bat euskaraz <tuv xml:lang="EU"> eta bestea gaztelaniaz <tuv xml:lang="ES-ES"> eta horietako bakoitzaren barruan informazioa, testua alegia. Prozesu baten bidez, TMX horietan arakatu dugu eta taula paraleloak sortu dugu, euskara-gaztelania testuarekin. Horren kontrako bilaketak eginez, hiztegi sinple bat lortu dugu demo horretan.

Hilkortasunaren atlasa

eka. 23. 2011.
Hilkotasunaren atlasa... izenburua agian tetrikoa da, baina garrantzi handiko datu-multzo bat askatu dugula iragartzera gatoz gaur. Garrantzizko informazioa da hau. Euskal Autonomia Erkidegoko eremu txikietako hilkortasun-atlasa (1996-2003), Eusko Jaurlaritzak duela hilabete batzuk osatu zuen ikerketa baten emaitza da. Liburu gisa argitaratu zen orduan, baina oraingoan, lan horretarako pilatu ziren datuak formatu estandarretan egituratu ditugu, eta hemen aurkezten dizkizuegu, berrerabiltzeko edo nahierara prozesatzeko moduan. Datutegiarekin jarritako dokumentazioan (eskuineko zutabean), erabili diren metodo estatistikoen azalpena dago, baita ere liburuki originala PDF formatuan, eta informazio osagarria (Espainiako hirien azterketa antzeko bat, adibidez). Datuei erreparatuta, zenbait ataletan daude egituratuta datu multzoak. Bereizte nagusi bat dago, emakumezkoak / gizonezkoak; eta ondoren, gaixotasun edo heriotza-kausa hauek zehazten dira (gehienak bi sexuetarako, batzuk bakarrerako):
  • Tumore gaiztoak
  • Gaixotasun zerebrobaskularra
  • Kardiopatia iskemikoa
  • Dementziak eta Alzheimer
  • Bularreko minbizia
  • Diabetesa
  • Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa
  • Arnas infekzio akutuak, pneumonia eta gripea
  • Koloneko minbizia
  • Urdaileko minbizia
  • Biriketako minbizia
  • Pankreako minbizia
  • Zirrosia
  • Suizidioa
  • Hiesa
  • Digestioko goiko aireko bideen minbizia
  • Prostatako minbizia
  • Trafiko lesioak
  • Diabetesa
Datu multzokatuak ere badaude, gizonezkoena eta emakumezkoena. Bloke hautako bakoitzean, lau datu bilketa daude, bat globala EAErako, eta beste hiru Bilbo, Donostia eta Gasteizerako. Era berean, hauetako bakoitza eskaintzen dugu lau formatutan. Horietako bi, datu taulak dira, .mdb eta .cvs formatuetan, kalkulu-orrien edo datubaseen bidez prozesatu daitezkeenak. Beste biak dira fitxategi geografikoak, .shp eta .kmz formatuetan, lehena Shapefile fitxategiak, besteak Google Earth aplikazioan ikusteko modukoak. Datubase erako datutegiak prozesatze lana eskatuko dute, haietan ezer esanguratsua aurkitzeko. Lehen datua da errolda-distrituarena, eta Eustat institutuaren gakoetan dago oinarritua. Ondoren dator hilkortasun tasaren datu funtsezkoa. Kausa jakin batek 1 mailako hilkortasun ertaina duela kontsideratzen da, eta hortaz, 1.25 edo 0.75 agertzen bada datuan, horrek esan nahi 0.25eko desbideraketa ertainetik; alegia, 1.25 maila badago inon, hor heriotza tasa ertainetik %25 gora dagoela, eta 0.75 bada datua; %25 txikiagoa dela tasa. Datuak zuzenean ikuskatzeko modua ere badago, prozesatze informatikorik gabe. Horretarako, Google Earth edukita, ireki itzazu eskaintzen ditugun KMZ fitxategiak. Horrela, ikuskatuko duzue mapa bat non distritu bakoitza (udalerri handietan bat baino gehiago dago) kolore batekin dagoen, segun eta ertainetik gora edo behera dagoen hilkortasun tasa. Adibidez, adibideko irudian daukagu emakumezkoen suizidio neurriari dagokion mapa (klikatu handiago ikusteko). Lehen begiratuan ikus dezakegu Donostialdean suizidio maila ertainetik gora dagoela, eta mendebaldean berriz, Araba eta Bizkaiko eskualde askotan, neurritik behera. Hala ere, zoom egiten badugu datuak aldakorragoak dira, eta hiriburuetako egoerak erakusten du hori. Honako mapa honek, adibidez, Bilboko distritu edo auzoetan zoom eginda ikusten duguna erakusten digu.

Trafiko intzidentzien aplikazioaren kodea, jaisteko moduan

eka. 16. 2011.
Eskaera bat jaso genuen hemen, egindako demo aplikazio baten oinarrizko kodea partekatzerik ba ote genuen. Bai horixe, kodea bildu eta argitaratu dugu; software librea da, Python programazio lengoaian idatzia, eta jarraian datorrena bere funtzionamenduaren azalpena da. Aplikazio honen helburua da KML fitxategi bat egitea, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak Gipuzkoarako ematen dituen trafiko intzidentzien berri ematen duena. Aplikazioak XML formatuan dagoen iturri batera jotzen du. Eta konbinatu egiten dugu handik jasotako datua beste zerbitzu batekin, B5m Gipuzkoako Foru Aldundiaren geografia informazioko zerbitzura galdera egiten dugu, puntu kilometrikoen kokapen zehatza katalogatua baitago zerbitzu horretan, eta datua berez librea da. B5m zerbitzuko APIra egiten dugu deia, beraz. Aplikazioa, esan bezala, Pythonen idatzia dago, eta hiru funtzio oinarrizko ditu:
  1. Funtzio batek trafikoko datuen XML-a parseatzen du: parseXMLopendata()
  2. Beste funtzio batek b5meko APIa arakatzen du kokapena (lat,long) lortzeko puntu kilometriko bakoitzarena find_latlon_pk(road,km):
  3. Azken funtzioak KML fitxategia sortzen du generateKMLdetails(gip_incidents):
parseXMLopendata(): Intzidentziak era honetako definizio batekin datoz: [xml] Seguridad vial Euskadi GIPUZKOA SS Avería Donostia-San Sebastián 2011-06-15 15:10:09 Blanco GI-20 6 6 IRUN [/xml] Gure funtzioak XML hori arakatzen du, eta probintzia bilatzen du (Matrícula = SS), datuen bilduma bat eginez. def find_latlon_pk(road,km): Datu bilduma horretako erregistro bakoitzean, kilometroaren lat-lon datuak lortu behar ditugu, eta b5mko APIrako dei batekin egiten dugu hori, honela:

URL_B5M = "http://b5m.gipuzkoa.net/ogc/wfs/gipuzkoa_wfs?service=wfs&version=1.1.0&request=getfeature&typename=KP&srs=EPSG:4326&Filter=<Filter><AND><PropertyIsEqualTo><PropertyName>NOMBRE</PropertyName><Literal>%s</Literal></PropertyIsEqualTo><PropertyIsEqualTo><PropertyName>PK</PropertyName><Literal>%s</Literal></PropertyIsEqualTo></AND></Filter>" % (road,km)

Non road den errepidea eta km intzidentziaren puntu zehatza. Demagun, adibidez, Gi-20 errepidean 6. puntu kilometrikoaz galdera egin nahi dugula. Hauxe da URLa: http://b5m.gipuzkoa.net/ogc/wfs/gipuzkoa_wfs?service=wfs&version=1.1.0&request=getfeature&typename=KP&srs=EPSG:4326&Filter=%3CFilter%3E%3CAND%3E%3CPropertyIsEqualTo%3E%3CPropertyName%3ENOMBRE%3C/PropertyName%3E%3CLiteral%3EGI-20%3C/Literal%3E%3C/PropertyIsEqualTo%3E%3CPropertyIsEqualTo%3E%3CPropertyName%3EPK%3C/PropertyName%3E%3CLiteral%3E6%3C/Literal%3E%3C/PropertyIsEqualTo%3E%3C/AND%3E%3C/Filter%3E XML bat datorkigu erantzun gisa, eta hortik ateratzen dugu puntu zehatza:

<gml:pos>43.315428 -1.957029</gml:pos>

Ikus dezagun non geratzen den puntu hori mapan. Latitude eta longitudearen jabe garenez, erregistrora gehituko dugu datua. def generateKMLdetails(gip_incidents): Datuak zerrendatuta ditugunean, KML fitxategia eratzen da script batekin. Googlek erabiltzen duen formatu bat da, baina nazioarteko estandarren artean dago KML. Proba egin dezakezue gure softwarea instalatuz gero, script hori honela exekutatuz: $ python incidencias_gipuzkoa.py Eta horrekin sortuko da KML fitxategia. KML da formatu geografiko bat, Google Maps eta Google Earth aplikazioetan erabiltzen da, baina ez bakarrik Googlerena, estandar gisa ezagupena du. Aipatu bezala, Python lengoaian dago eguna, baina logikari jarraitzen ahal diozu beste programazio lengoaia batean ere gauza bera egiteko. Estekak:

Fusion Tables eta Google Charts: datuak nola moldatu ikuskatze aurreraturako

mai. 26. 2011.
Demo berri bat garatu dugu erakusteko nola Open Data Euskadiko datutegi batzuk Google Fusion Tables eta Google Charts tresnak erabiliz. Datuak, kasu honetan, Euskadi estazio meteorologikoek emandakoak dira. Nola azken urteetako datuak artxibatuta dauden (2003. urtetik), denboran zehar aldagai batzuek nola eboluzionatu duten ikusi ahal izango dugu: adibidea erabilgarri izate aldera, 2008tik 2010erako datuak erabili ditugu. Adibide gisa, har dezagun parametro hau, airearen tenperatura 620 cm-ra, C040 estazioak ematen diguna (kasu honetan Gasteizen dago, Lakua aldean). Informazioa honela dator egituratuta dator: .zip fitxategi bakoitzean, estazioko irakurketak datoz, eta bakoitzaren barruan, hileroko datuak XML fitxategi batean. XML horrek egitura hau du: [xml] 265.1 90.0 6.22 0.0 957.1 20.48 36.68 0.42 9.65 1.76 0.38 [...] [/xml] Guk aztertu behar dugun datua da <Tem.Aire._a_620cm> delakoa. XML fitxategi hori Python lengoaian idatzitako parseatzaile batekin araztu dugu, eta CSV fitxategi bay moldatu dugu, informazioa era erosoagoan kudeatzeko. Honela geratzen zaigu CSV hori: [plain] Horas,2008-2-01,2008-2-02,2008-2-03,2008-2-04,...,2008-2-29 00:00,6.52,5.07,0.52,6.4,...,10.86 00:10,6.68,5.03,0.49,6.36,...,10.75 00:20,6.63,4.86,0.52,6.13,...,10.67 [/plain] Honela daukagularik informazioa, kargatzen ahal dugu Fusion Tables-era, eta horretarako nahikoa da Google-n kontu bat edukitzea. Google Fusion-ek, besteak beste, hau egiten uzten digu:
  • Datuak inportatzeko aukera, kasu honetan CSVen bidez egingo dugu.
  • Berehala ikuskatzeko aukera, modu grafikoan gainera.
  • Datuak eta ikuspegi grafikoa partekatzeko aukera beste webgune batean.
Datuak inportatzeko klik egin “Import table” dioen tokian, eta aukeratu fitxategia. Gure kasuan, CSV formatua aukeratu dugu (Egin klik irudi honetan eta hurrengoetan handi ikusteko pantailako kapturak).
Behin datuak inportaturik, ikuspegi grafiko jakin batekin argitara ditzakehu berebhala, eta baita beste datu batzuk arakatu: historikoak, datu-gurutzaketa, tendentziak ikusi... Adibidean, 2009 eta 2010 urteetako urriko tenperatura alderatu dugu. Horretarako "merge" aukera baliatu dugu. Fusionatu nahi ditugun taulak honela aukeratzen ahal ditugu:
Orain, beraz 2009ko urriko eta 2010eko urriko fusionatu ditugu taula bakar batean, eta aukeratzen ahal ditugu, adibidez, bi egun ikusteko nola aldatu zen hozberoa urte batetik bestera. Datuak ikuskatzeko beste modu bat ere badago, Google Charts erabiliz. Demo lanaren bigarren erakusgarri honetarako, hartu dugu airearen tenperatura, eta egun bakoitzeko ertaina kalkulatzeko lana hartuko dugu. Har ditzagun, beraz, 2010eko iraileko datuak eta kalkulatuko dugu ertaina. Horra, egun bakoitzeko datuak nola diren: [plain] 2010-9-01 2010-9-02 ... 2010-9-30 20.808 20.242 ... 13.805 [/plain] Datu horiekin, Google Charts-era goaz, eta grafiko sinple bat marraztu dugu, laguntzarako dituen tresnaren bidez, edo, gaitasun teknikoa handiagoa baduzu, bere API konexioaren bitartez. Data Values alorrean sartuko ditugu goian eskuratutako datuak, eta ondoren, grafikoaren alderdi grafikoak uki daitezke: mota, koloreak, legendak, eta abar. Grafikoa amaitzean, eskaintzen zaigun URLa hartu dezakegun, eta geure webgunean itsatsi, irudi bat bailitzan. Gure adibidean, URL luze bat da!... Beste ikuskatze modu bat ere badago, javascript kodearen bidez. Era horretan, ikuskatu aurretiko datu-trataera egin dezakegu, eta baita ere datuen eguneratze automatiko bat programatu. [javascript]
[/javascript] Demo honen asmoa izan da, beraz, Interneteko doako zerbitzu batzuek datuak ikusarazteko eman diezaguketen zerbitzua erakustea. Tenperatura datu batzuekin egin duguna, errepika daiteke Open Data Euskadiko beste datu batzuekin, edo beste parametro batzuekin. 

Tim-Berners Lee Euskadin izan dugu: datu irekien garrantzia

mai. 20. 2011.
Aste honetan egin da Bilbon Bilbao Web Summit bilkura, eta azken aldi honetan Interneteko aktualitatea komentatzen den bakoitzean bezala, datu irekien gaia izan da aipagaietako bat, informazioaren gizartearen aurrerakuntzarako duen garrantzia azpimarratzen baitute askok. Anboto euskal enpresak antolatu zuen biltzarra, eta era paraleloan izandako W3C kontsortzioaren bilkura baten osagarri izan zen. Wold Wide Web edo Amaraunaren antolakuntza gidatzen duen W3C erakundeko zuzendaria da Tim Berners-Lee, WWW delakoa 1990an asmatu zuena, eta bera ere Bilbon izan genuen. Tim Berners-Lee panel batean parte hartzen, Bilbao Web Summit delakoan. CC-BY-SA: Mikel Torres. Berners-Leek hitzaldi bat eskaini zuen, publikoari irekia, eta bertan WWW nola sortu zuen kontatu zigun, begirada duela 20 urtekora zuzenduz. Baina gaurkotasuneko gaiak ere aipatu zituen, zein garrantzia duen web ireki bat zaintzeak, oinarria URLetan eta HTML lengoaian izango duena, eta ez app edo aplikazioen mundu itxiagoa. Era berean, eten digitala izan zuen hizpide: %20k dugu Internet munduan, %80ak ez. Azkenik, erakundeek egin beharreko lan garrantzitsuena datuen irekiera zela azpimarratu zuen. Kontu hori bera aipatu zuen Berners-Leek biltzarreko paneletako bat, e-Gobernua gaitzat izan zuena. Eta grafikoki azaldu zigun, beste agerpen batzuetan ere erabili duen analogia batekin: linked data edo datu elkarlotuen bidean lortu beharreko bost izarrak. ★ Jarri zure materiala sarean (edozein formatutan) ★★ Izan dadila datu egituratua (hobeto Excel bat ezen ez irudi eskaneatua) ★★★ Izan dadila formatu ez-propietarioan (Csv hobeto Excel baino) ★★★★ erabili URL identifikagarriak, datuetan ageri diren propietateekin lotura dutenak . ★★★★★ datu multzoak beste datu multzo batzuekin elkarlotu dinamikoki Open Data Euskadin lau izarren puntuan gaude, gure ekimenaren aholkulari dugun CTIC Fundazioak egindako analisiaren arabera. Nolanahi ere, eztabaida ere bada eskala honen esanahiaz: Berners-Lee berak batzuetan URLen garrantzia azpimarratzen du, beste batzuetan RDF estandarra. Dena den, eskala zorrotz bat baino, gehiago izarren bidea da norabide bat markatzeko borondatearen adierazgarria, eta horrekin konpromisoa hartu du Open Data Euskadik. E-Gobernua panel horretan bertan izan ziren halaber Jeanne Holm (NASAkoa) eta Idoia Mendia lehendakariordeak. AEBetako Espazio Agentziaren ordezkariak txalotu egin zuen Open Data Euskadi bere hitzaldian, eta Mendiak, berriz, gure ekimen hau aipatzeaz gain, Eusko Jaurlaritzaren beste ekimen batzuk ere aipatu zituen, hala nola Irekia edo Berrikuntza Publikorako Plana.

Bozketa guztien emaitzak, 1977. urtetik

mai. 18. 2011.
1977. urtetik Euskadin izan dira bozketa prozesu guztien datu-multzoak (hauteskundeak eta erreferendumak) askatu ditugu aste honetan Open Data Euskadiren bitartez. Doi-doi datorren igandeko hauteskundeen bezperatan. Hau da emaitza guztien multzoa. Eta, banan-banan, bozketak honako hauek dira.

Abredatos lehiaketan, Open Data Euskadiko erabilpen-adibideak

mai. 09. 2011.
AbreDatos kanpaina desafio eran planteatzen den lehiaketa informatikoa da: garatzaile talde batzuk sprint egiten, datu publikoen berrerabilpena sustatzeko, eta datuokin aplikazio zehatzak egiteko. Pro Bono Publico elkarteak bultzatzen duen ekimena da, eta 2011ko edizioa joan den asteburu honetan izan da, 48 ordu izaten baitituzte garatzaileek beren proiektua gauzatzeko. Aurtengo desafioan aurkeztu diren proiektuetan, badakigu bik bederen Open Data Euskadiko datuak darabiltzatela: Aparca.info eta Euskoambiental. Uste dugu beste batek ere, Al Campito izenekoak, erabiltzen duela gure datutegirik, garatu duen ingurumen eta aisialdi baliabideen mapa horretarako. Baliteke besterik ere izatea hortik. Inork baleki, esan mesedez, oso gustura emango diogu zabalkundea dena delako proiektu horri. Horra, adibide gisa, Euskoambiental-eko pantaila irudi bat. Zera da aplikazio hau, Euskadiko ingurumenarekin zerikusia duten hainbat baliabideren mapa, Open Data Euskadin bildutako geokokatutako informazio ugari berrerabiltzen duena. Aplikazioaren lehen orrian (saguaren botoia eta CTRL erabiliz) datu kapa bat baino gehiago erabiltzen da. Ondoren, kapa horiek mapan ikuskatu ahal izango dituzu. Kapa askorekin astiroago dabil, baina bizpahirurekin, ondo. Mapan agertzen den puntu edo alor bakoitza klikagarria da, informazio gehigarriarekin.

Comogastan.com, diru publikoak nora doazen jakiteko

api. 19. 2011.
Open Data Euskadik eskainitako informazioa berrerabiltzen duen proiektu berria jaioa da, Comogastan.com. Webgune honek diru publikoa zertan gastatzen den erakusten du, une honetan, zehazki 108 lehiaketa publiko eta 56 diruguntza deialdi, guztira 538 milioi euro banatzekoak direnak. Eta hauek guztiak Eusko Jaurlaritzako datuak dira, izan ere, proiektuak ez du bere helburu bakarra Euskal Autonomia Erkidegoa, eta zabaltzeko asmoa daukate, baina nola nonbaitetik hasi behar zuten, eta Open Data Euskadi zegoen eskuragarrien, ba hemengo datuekin ekin diote bideari Comogastan.com datuak modu erabilterraz eta ondo ordenatuan erakusten ditu, gaztelaniaz bakarrik tamalez. Laguntza jakin baten gainean, gainera, balorazioa eman dezake bisitariak, ea egokia den ala ez. Euskal garatzaile batek sortu du aplikazioa, Javier Eguiluzek, (Twitter) . Eskerrik asko Javier, lan ona.

Open Data Euskadik urtebete egin du

api. 07. 2011.
Eusko Jaurlaritzaren datu publikoen irekieraren proiektuaren adierazgarri honek, Open Data Euskadi atariak, urtebete egin du gaur. Hamabi hilabete hauetan, etengabe hazten joan den eskaintzen ditugun datutegien kopurua, eta une honetan 1.272 dira. Hastapenetan egon arren, datu hauen berrerabilpen kasuak baditugu jada partikular, elkarte, enpresa eta baita beste herri-administrazio batzuen artean. Bigarren urte honetan zerbitzua sendotu eta finkatu nahi dugu. Berrerabiltzaileekin harremana estutu, datu-irekieraren onurak hedatzeko. Administrazio desberdinen arteko aliantza baterako urratsak ere eman nahi ditugu, zerbitzu osoago eta bateratuagoa emateko. Urtea, bestalde, blog honekin eta Twitter kontuarekin ireki genuen. Eskerrik asko iruzkin eta iritzien bidez lagundu diguten guztiei eta, bereziki, datuak berrerabiltzen dituztenei.

Android mugikorrean eguraldi iragarpena jakiteko

api. 07. 2011.
Azaldu genuen duela zenbait aste nola egituratzen diren eguraldiari buruzko datuak Open Data Euskadin. Datu horiekin egindako aplikazio bat ere aurkeztu genizuen, webgune batean itsasteko moduko widgeta, Gasteizko Udalaren gunean martxan ikusi daitekeena. Azken tresna hori garatu zuen Socsoft enpresak beste widget bat sortu du orain, kasu honetan Android sistema librearekin dabiltzan telefono mugikorretan erabiltzekoa. Hemen daude instalaziorako instrukzioak, xehe-xehe. Funtsean, lanpotik datozen aplikazioen ezarpena baimendu behar duzu, eta ondoren apliazioa jaitsi, helbide honetatik: bit.ly/eguraldia. Widgeta pantailan nola agerrarazi eta nola doitu, instrukzioetan daukazu. Lehen begiratuan gaztelaniaz agertuz gero ere, lasai, euskaraz ere badago eta. Hemen pantailako irudi parea, batetik nola geratzen den mugikorraren mahaigainean, eta klikatuz gero lortzen den informazio gehigarria. Eskerrik asko Socsoft-i eta bertako programatzaile Igor Ormaetxebarria Txurdi-ri, egindako lanagatik. Ez bakarrik egin dute widgeta, teknikoki ere deskribapen oso bat partekatu nahi izan dute.

Bizkaiko lan-egutegien bilatzailea

api. 04. 2011.
Informazio publikoa berrerabiltzeko moduan jartzen badugu, uste dugu ez dela bakarrik herritarrek (edo enpresek, infomediatzaile izan daitezkeenak) erabili ahal izan dezaten: beste herri-administrazioak ere kontuan hartzekoak dira. Izan ere, gure motibazio nagusietako bat da "sektore publikoko webguneen arteko datuen elkarreragingarritasuna eragitea." Poztu izan gara aurretik, adibidez, Gasteizko udalak eguraldiaren widgeta sartu duenean bere webgunean, eta pozten gara orain beste adibide bat datorkigulako, Bizkaiko Foru Aldunditik. Zera egin dute Bizkaian: bertako lan-egutegien bilatzaile bat, non gure datutegi publikoa erabili duten. Bilatzaile hau lehen ere bazegoen, baina datuak buletinetatik banan-banan sartzen ibili beharrean, datu multzo hau integratu dute zuzenean Open Data Euskaditik. Hona zerbitzua sarean, eta adibide gisa, Elantxobe herriko jai-egun batzuen berri ematen digun pantaila-irudia: Adibide pozgarria iruditzen zaigu, herri-administrazioen artean elkarlana badago, herritarrentzako ere abantaila baitakar horrek. Era berean, azpimarratzeko datu bezala, egutegiaren datutegi hau dela Open Data Euskadin berrerabilpen gehientsuen lortzen ari dena.

Nazioarteko Open Data estrategien artean, geure posizioa

api. 01. 2011.
Aldizkari akademiko batek, European Journal of ePractice delakoak, ikerketa bat argitaratu du nazioarteko zenbait prozesu konparatuz, Open Data politiken alorrean: Open data: an international comparison of strategies (PDF). Noor Huijboom eta Tjis Van den Broek ikerlariek sinatutako artikuluan zenbait herrialdetako ekimenak aztertzen dira, eta Espainia dago horien artean. Nahiz eta beste maila bateko ekimenak ez diren izenez aipatzen, uste dugu Open Data Euskadi-ren ekarpena ere nabarmentzen dela zeharka, hala baitio lanak: "In Spain, regional politicians championed open data policy." Alegia, Espainian ekimen erregionalak izan direla akuilu. Open Data ekimenen faktore bultzatzaile nagusiak ere aztertzen ditu ikerlanak, hemen gorago itsatsi dugun ardatzen arabera laburbiltzen dira. Open Data Euskadiren posizioa ere hortxe egongo zen, herrialdeen zeinu horiek ageri diren lekuan. Duela gutxi azaldu genuen aurkezpen honetan nabarmentzen denez, hauek baitira Open Data Euskadiren motibazio nagusiak:

Metroo sare sozialean errepideetako puntu beltzak ageri dira datu publikoei esker

mar. 30. 2011.
Metroo sare sozial bat da, Espainiako hiriak abiapuntu dituena, eta auto gidarientzako aplikazio bat sortu du: bertan, errepideetako puntu beltzak markatzen dituzte, datutegi publikoetatik hornitutako informazioarekin. Puntu horien gainean informazio gehigarria osatu dezakete orain erabiltzaileek. Besteak beste, Bilbo dago hiri horien artean, Open Data Euskadiko datutegiei esker dokumentatua. Beste hiri batzuk dira, adibidez, Madril, Bartzelona edo Valentzia. Hiri bakoitzean, mapan kilometro une jakin bat aukeratzen duzu, eta toki horretan izan diren istripuen berri jakin daiteke. Horra A-8 autobidean, Bilboren parean, kokatutako puntu beltz edo arazotsu horietako bat. Mapalia Networks euskal enpresak sortutako produktua da Metroo. Parte-hartzaileek beren ingurunea komentatzen ahal dute bere bitartez, mezu laburren bidez. Era horretan, hiriari buruzko informazioa metatzen da, eta informazio horren barne, orain, modu automatizatuan, trafiko puntu beltzen ingurukoa.

Open Data Euskadik egindako bidea

mar. 18. 2011.
Egindako bidea errepasatzeko... horra Open Data Euskadi ekimenaren historia, ibilbidea eta zergatiak azaltzen dituen aurkezpen bat. [HTML1] Honako blog sarrera honetan ikus dezakezue nola azaltzen duen aurkezpena (gaztelaniaz), Alberto Ortiz de Zaratek, Eusko Jaurlaritzako Herritarren Arretarako zuzendariak. Aurkezpen hau sortu dugu aitzakia txiki baten inguruan: Eusko Jaurlaritza Morfeo komunitatearen lantalde batean sartu da Linked / Open Data izeneko kapituluan, eta talde horren bilera batean azaldu nahi izan dugu zer egin izan dugun orain arte. Morfeo da koalizio edo komunitate bat, Espainiako hainbat enpresa (handi eta txiki), administrazio eta ikerketa-erakunde biltzen dituena. Zenbait kapitulu edo lantalde ditu, hala nola software irekia lantzen duen Bazaar taldea,  edo zerbitzuen ubikuitatea gaitzat duena, eta horien artean berrienetakoa da Open Data gaiari dagokiona. Lantalde honetan Euskadiko esperientzia partekatzeko aukera izango dugu aurrerantzean.

Nafarroako Open Data ataria ireki da

mar. 02. 2011.
Nafarroako Gobernuaren Open Data ataria gaur ireki da, eta Open Data Euskadiren parekoa den zerbitzua dute orain beraz Foru Erkidegoan. Zerbitzua duela zenbait aste egon dira antolatzen, eta kontsulta sistema bat ere egin zuten herritarrekin (PDF gisako laburpena hemen). Orain kontsulta horrek irekita jarraitzen du, eta beste bat ere badute martxan, enpresen asmoak eta gurariak jasotzeko, garatzaileek zein datutegi nahi edo behar dituzten jakiteko. Opendata.navarra.es ataria 42 eduki berrirekin estreinatu da. Atariaren arduradunek prentsaurrekoan nabarmendu dituzten datu-multzoen artean dauden turismo baliabideei dagozkienak, eta Nafarroako Foru administraziko 2011ko goi-kargudunen soldatenak. Beste datu multzo batzuk dira enplegu erregulazioko espedienteak, Nafarroako herritarrak sexuaren, adinaren eta naziotasunaren arabera, KPIren bilakaera, lan-kontratuak tipologiaren arabera, erregistratutako langabeen indizea sexuaren eta adin-taldeen arabera, 2011ko ordainketak eta Foru Gobernuak sustatutako zerbitzu berriak, departamentuen arabera sailkatutako beste informazio batzuekin batera. Informazio horiek formatu desberdinetan kontsultatu daitezke (CSV, RSS, SHP, XLS eta XML). Horietako batzuk antzekoak dira geure atarian daudenekin alderatuta, baina desberdintasunak ere badaude. Geure datutegi geografiko asko, adibidez, WMS web zerbitzu gisa eskaintzen digu Open Data Euskadin, eta Nafarroan aldiz, jaisteko moduko Shapefile (SHP) fitxategiak dira horietako batzuk. Baldintza irekietan eskaintzen dituzte Nafarroako datutegi hauek, Open Data Euskadikoak bezalaxe, Creative Commons Aitortu lizentziarekin. Ongi etorri eta zorionak, Nafarroako Open Data ekimenari!

Bilaketa funtzioak Euskadi.net-en: adibidea dirulaguntzekin

ots. 07. 2011.
Eusko Jaurlaritzaren atariak, Euskadi.net-ek, bilatzaile bat dauka beste hainbat webgunek bezala, baina horrez gain, API baten bidez edukiak arakatzeko eta bilaketa-emaitzak lortzeko sistema oso bat ere badauka, garatzaileentzat aukera izan daitekeena. Gaitasun horiek erakusteko, adibideko aplikazioa egin dugu. Kasu honetan, bilaketak intereseko alor batera murriztu ditugu, dirulaguntza deialdiak, eta bi modu honetan erakusten ditugu: une honetan irekita dauden laguntzen berri duzu, automatikoki ordenatuta: hurrengo iraungiko direnak lehenago jarrita. Aplikazioak beharbada ez dirudi bilatzailea, zuzenean emaitzen zerrendara jotzen baitugu, baina horixe da API baten gainean garatzearen abantailetako bat, zeure erara molda dezakezula informazioa atzitzeko prozesu bat. Kasu honetan, Euskadi.net-ek edukiak etikatzeko darabilen parametro batera jotzen dugu, zeinak dirulaguntzak identidikatzen dituen. API-tik datu horiek aterata, script baen bidez, fitxategi tenporal bat sortzen dugu, eta fitxategi horretan:
  • Une honetan irekita dauden deialdiak iragazten ditugu.
  • Dataren arabera ordenatzen ditugu, iraungitzen lehenak aurretik jarriz (praktikotasunera begira).
Egiten dugun bilaketa-deia edo query delakoa honako hau da:
"http://opendata.euskadi.net/r01hSearchResultWar/r01hPresentationXML.jsp?r01kQry=tC:euskadi;tF:procedimientos_administrativos;tT:ayuda_subvencion;m:documentLanguage.EQ.eu,procedureStartDate.BETWEEN.01/01/2011,31/12/2011;p:Inter_portal,Inter;pp:r01PageSize.50"
Eta bertan hobako parametroak zehazten ditugu:
  • r01hPresentationXML >  Emaitzak zein formatutan jaso nahi ditugun, kasu honetan, XML.
  • tF:procedimientos_administrativos;tT:ayuda_subvencion > Zein dokumentu mota arakatu nahi dugun: prozedura administratiboen barruan, dirulaguntzak.
  • m:documentLanguage.EQ.eu> Hizkuntza, 'eu' euskara, 'es' gaztelania.
  • procedureStartDate.BETWEEN.<fecha_inicio>,<fecha_fin> > Data, non <fecha_ini> eta <fecha_fin> parametroen artekoak jaso nahi ditugun.
  • pp:r01PageSize.50 > Zenbat emaitza nahi dugun orrialdeko.
Kontsultak XML dokumentu bat emango digu itzuleran, eta horen egituran ikus dezakegu zer nolako parametro aurkituko ditugun.
<searchedMetaData> <metaData oid="documentLanguage"> <value>eu</value> <operationSelected>EQ</operationSelected> </metaData> <metaData oid="procedureStartDate"> <value>01/01/2011,31/12/2011</value> <operationSelected>BETWEEN</operationSelected> </metaData> </searchedMetaData>
Gure fitxategi tenporalak honako datuak ditu:
<items> <item> <documentDescription> AGINDUA, 2010eko abenduaren 15ekoa, Kultura sailburuarena,  emateko modua arautzen duena.  </documentDescription> <documentURL> http://opendata.euskadi.net/contenidos/ayuda_subvencion/11gazter/eu_11gazter/11gazter.html </documentURL>
<contentAuthor> RROCHERU </contentAuthor> <procedureEndDate> Mon Jan 31 00:00:00 CET 2011 </procedureEndDate> <procedureStartDate> Mon Jan 03 00:00:00 CET 2011 </procedureStartDate>
<filetitle> Gazteria eta gizarte-ekintzaren esparruan egitarau eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak 2011. </filetitle> <fileresume> Sendotzea ,Euskal Herria ,Gazteria alorreko eragileak,Kultura,Gazte-txartelak,Aisialdiko jarduerak,Hirugarren sektorea (zerbitzuak),Emakumeen et a gizonen berdintasuna sustatu,Eusko Jaurlaritza,Gaueko aisialdia,Gazteria,Administrazioak </fileresume> </item> <item> <documentDescription> AGINDUA, 2010eko abenduaren 15ekoa, Kulturako sailburuarena, museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena. </documentDescription> <documentURL> http://opendata.euskadi.net/contenidos/ayuda_subvencion/11museos/eu_11museos/11museos.html </documentURL>
<contentAuthor> RROCHERU </contentAuthor> <procedureEndDate> Mon Jan 31 00:00:00 CET 2011 </procedureEndDate> <procedureStartDate> Fri Dec 31 00:00:00 CET 2010 </procedureStartDate>
<filetitle> museoak sustatzeko eta kultur ondarearekin eta zabalkundearekin zerikusia duten museo-jarduerak garatzeko diru-laguntzak. </filetitle> <fileresume> Kultura,Euskal Herria ,Kultura,Foru-administrazioa ,Prestakuntza eta ikasketak,Historia Arte eta Kultur Ondarea,Egitasmoak eta proiektuak,Hiruga rren sektorea (zerbitzuak),Finantza-ekarpena ,Diru-laguntzak lortu,Hazkundea eta garapena ,Eusko </fileresume> </item> [...] </items>
Orain, informazioa geure modura eraldatu dezakegu. Geure adibiderako, bakarrik interesatzen zaizkigu oraindik irekita dauden deialdiak, eta ordenatze aldera, hurrengo iraungi behar direnak erakustea praktikoagoa iruditu zaigu. Open Data Euskadin dago dokumentazioa bilatzailea nola erabili (sei PDF orrialde honetan), eta edukiak  berrerabiltzea gure lizentzia irekien bidez baimendua dago, noski.

Pertsonalizatu daitekeen eguraldi iragarpeneko widget-a

urt. 27. 2011.
Open Data Euskadin eguraldi iragarpenari buruzko informazioa modu berrerabilgarrian argitaratzen dugu. Parametroak blogeko beste mezu honetan azaldu genituen. Honako demo hau adibide bat bat, eguraldi aurreikuspeneko widget bat, zenbait tokitako eguraldi iragarpena  edozein orritan sartzea uzten diguna. Igor Ormaetxebarria Txurdi-k, SocSoft enpresako programatzaileak, garatu du widget hau. Hor goian irudikatutako moduko widget bat zure webgunean agerraraztea oso erraza da, nahikoa duzu honako kode hau itsastea:
<div id='r01widgetMeteo'> <script src='http://opendata.euskadi.net/AVComun/r01widget_meteo/r01euskalmet.js' type='text/javascript' > { "idioma" : "eu", "localidad" : "19", "hoy" : "true", "manana" : "true", "pasado" : "true", "temperatura" : "true", "temperaturaMAXMIN" : "true", "tam_icono" : "40", "tam_texto_desc" : "125", "color_fondo" : "#E2E2E2", "color_letra" : "#1f752c", "alto" : "370", "ancho" : "270", "borde" : "1px solid #fff", "mi_CSS" : "false" } </script> </div>
Kodea zeure erara moldatu dezakezu, eta orri hau daukagu lagungarri hori errazteko. Egin apoba bertan kodea pertsonalizatzeko. Widgetaren script horrek, funtsean, zera egiten du:
  1. Javascript kode zati hau deskargatzen du.
  2. Widgeteko balio pertsonalizatuak aukeratzen ditu, beheko taularen arabera (parametroen identifikatzaileak gaztelaniaz daude, baina datuen agerpena euskaraz ere badago, nahikoa da lehen alorraren balioan 'eu' aukeratzea horretarako):
idioma Datuak zein hizkuntzatan agertuko diren:
  • es: gaztelania
  • eu: euskera
localidad Hiriek kode hauek dituzte: 2: Bilbo 19: Gasteiz 18: Donostia
hoy / manana / pasado Noizko iragarpena nahi dugun: gaur / bihar / etzi
temperaturaMAXMIN Hozbero datuak agerrarazi ala ez
tam_icono Ikonoen tamaina (eguzkia, lainoak...)
color_fondo / color_letra Widgeteko fondoko kolorea, edo karaktereena
alto / ancho / borde Widgetaren kutxaren neurriak
mi_css Normalean balio hau “false” egoeran izango dugu ez baitago zertan aldatu behar itxura oinarrizko bi parametroetatik harantzago (color_fondo / color_letra) Balioari “true” emanez CSS estilo orri pertsonala ezar dezakezu. CSS orri horretan elementu hauek definitu beharko zenituzke: div#meteoWidget div#mw_localidad #mw_hoy, #mw_manana, #mw_pasado .mw_fecha .mw_temp_max_min, .mw_temp_act .mw_ico .mw_descripcion Aurrez ezarritako balioak zein diren kodea aztertuz ikus dezakezu.
Nahi duzuna widgetaren fondoko kolorea aldatu nahi baduzu, ez besterik, nahikoa zenuke  “color_fondo” parametroa ukitzea, adibidez honela:
<div id='r01widgetMeteo'> <script src='http://opendata.euskadi.net/AVComun/r01widget_meteo/r01euskalmet.js'
type='text/javascript' > { "color_fondo" : "red", } </script> </div>
Eskerrik asko egindako lanagatik Igor Ormaetxebarriari eta SocSoft enpresari.

Nola egituratzen diren eguraldiari buruzko datutegiak

urt. 26. 2011.
Eguraldiari buruzko zenbait datutegi argitaratzen ditugu Open Data Euskadin. Informazio egituratu hori erabiltzen da, Euskadi.net-eko eguraldi informazioa emateko, eta baita Euskaltelen kable bidezko telebista digitalean ikus daitekeen aplikazio batean (adibideko argazki hau horri dagokio). Open Data Euskadiko informazio multzo espezifikoei dagokienez, honako datu multzoak kontsultatu daitezke: Denbora errealean prozesatzen den informazioari dagokionez, met_forecast deritzon datu-mulñtzo bat daukagu, sei hiritako informazioarekin: Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea, Arrasate eta Laguardia. Toki bakoitzekoa, sei aldaeretan, gaurko, biharko eta etziko aurreikuspenak, gaztelaniaz zein euskaraz.
Bertsioa deskribapena
es_today gaurko aurreikuspena gaztelaniaz
eu_today gaurko aurreikuspena euskaraz
es_tomorrow biharko aurreikuspena gaztelaniaz
eu_tomorrow biharko aurreikuspena euskaraz
es_next etzirako aurreikuspena gaztelaniaz
eu_next etzirako aurreikuspena euskaraz
met_forecast edukiak honako egitura du:
Bertsioa Dokumentuko fitxategiak Deskribapena
(es|eu)_(today|tomorrow|next) Eguraldi aurreikuspena, bi hizkuntzatan, gaur-bihar-etzirako, sei tokitan.
adjuntos/forecast.xml forecast.xml fitxategiak datuak jasotzen ditu bi hizkuntzatan, gaur-bihar-etzirako, sei tokitan.
web.html Euskadi.net-ek aurkezpena nola erakusten duen, gaur-bihar-etzirako, euskaraz edo gaztelaniaz
tdc.hml Euskaltelen telebista digitalerako fitxategia.
Ikus daitekeen bezala 6 XMLrentzako URLak ditugu hemengo direktorioan:
/es_today/adjuntos/forecast.xml Gaurko aurreikuspena gaztelaniaz opendata.euskadi.net/contenidos /prevision_tiempo/met_forecast /es_today/adjuntos/forecast.xml
/eu_today/adjuntos/forecast.xml Gaurko aurreikuspena euskaraz opendata.euskadi.net/contenidos /prevision_tiempo/met_forecast /es_tomorrow/adjuntos/forecast.xml
/es_tomorrow/adjuntos/forecast.xml Biharko aurreikuspena gaztelaniaz opendata.euskadi.net/contenidos /prevision_tiempo/met_forecast /es_tomorrow/adjuntos/forecast.xml
/eu_tomorrow/adjuntos/forecast.xml Biharko aurreikuspena euskaraz opendata.euskadi.net/contenidos /prevision_tiempo/met_forecast /eu_tomorrow/adjuntos/forecast.xml
/es_next/adjuntos/forecast.xml Hurrengorako aurreikuspena gaztelaniaz opendata.euskadi.net/contenidos /prevision_tiempo/met_forecast /es_next/adjuntos/forecast.xml
/eu_next/adjuntos/forecast.xml Hurrengorako aurreikuspena euskaraz opendata.euskadi.net/contenidos /prevision_tiempo/met_forecast /es_next/adjuntos/forecast.xml
forecast.xml fitxategiak daukan formatua honako hau da (kasu honetan, gaztelaniazko adibide batekin; baina esan bezala, euskaraz ere eskuratzen ahal da):
<?xml version="1.0" encoding="ISO88591" ?> <periodData lang="es" periodDate="16/08/2010"> <doneDate> <![CDATA[ 16/08/2010 [00:00:00] ]]> </doneDate> <periodDateText> <![CDATA[ lunes 16 de agosto de 2010 ]]> </periodDateText> <descriptionPeriodData><![CDATA[ Las nubes de primeras horas irán dejando paso a cielos cada vez más abiertos en las regiones cantábricas. Por el sur los cielos estarán libres de nubosidad durante toda la jornada. El viento soplará flojo y variable, predominando durante la tarde el nordeste. Las temperaturas seguirán recuperándose y las máximas oscilarán entre los 23 ºC de la costa y los casi 30 ºC del valle del Ebro. ]]></descriptionPeriodData> <symbol>/contenidos/recurso_tecnico/tdtrtc/es_web/images/02.gif</symbol> <imageMap><![CDATA[ /contenidos/prevision_tiempo/met_forecast/es_today/images/mapaprev.jpg ]]></imageMap> <cityForecastDataList> <cityForecastData cityCode="2"> <tempMax>24</tempMax> <currentTemp /> <tempMin>13</tempMin> <cityName><![CDATA[ Bilbao ]]></cityName> <symbol>/contenidos/recurso_tecnico/tdtrtc/es_web/images/01.gif</symbol> </cityForecastData> <cityForecastData cityCode="19"> <tempMax>23</tempMax> <currentTemp /> <tempMin>7</tempMin> <cityName><![CDATA[ VitoriaGasteiz ]]></cityName> <symbol>/contenidos/recurso_tecnico/tdtrtc/es_web/images/01.gif</symbol> </cityForecastData> <cityForecastData cityCode="23"> <tempMax>23</tempMax> <currentTemp /> <tempMin>10</tempMin> <cityName><![CDATA[ Otras ]]></cityName> <symbol>/contenidos/recurso_tecnico/tdtrtc/es_web/images/01.gif</symbol> </cityForecastData> <cityForecastData cityCode="18"> <tempMax>23</tempMax> <currentTemp /> <tempMin>13</tempMin> <cityName><![CDATA[ DonostiaSan Sebastián ]]></cityName> <symbol>/contenidos/recurso_tecnico/tdtrtc/es_web/images/02.gif</symbol> </cityForecastData> </cityForecastDataList> </periodData>
Formatuari erreparatuta, ikus daiteke erraz prozesatzeko moduko datuak direla:
  • Aurreikuspenaren data eta ordua
  • Deksribapen orokor bat
  • Hirien inguruko datuetan, hozberoari buruzkoak, eta sinbolo bat (lainoa, eguzkia, ekaitza...)
Denbora errealeko datu hauek erabiltzeko, nahikoa da.
  • Aurreikuspenen datua jaistea
  • XML kodea prozesatzea

Turismoko datuek erakusten dute 2010. urtea Euskadirentzat ona izan dela

urt. 25. 2011.
Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuordetzak 2010. urteko turismo jardueren balantzea egin berri du, eta irakurketa positiboa atera du Eustat estatistika institutuak euskal hotel-establezimenduetan arakatutako datuekin. Izatez, datu-multzo horiek eskuragarri daude jada hemen, Open Data Euskadin. Honako esparruak hartzen dituzte datuok: ostatuek eskaini izan dute plaza-kopurua eta zein neurritan bete izan diren, bidaiari kopuruak guztira, bakoitzaren egonaldiaren iraupen ertainak, bisitarien jatorriak... Bai globalki zein hilabetez hilabete. Datuen arabera, euskal hotel-establezimenduek % 12,4ko hazkundea izan zuten 2009. urtearekin alderatuta. Ostatu-gauei dagokienez, metatutako hazkundea are handiagoa da, +%12,6koa. 4,2 ostatu-gau egin dira bidaiariko 2010. urtean.

Open Data Euskadi blogaren inguruan

urt. 04. 2011.
Open Data Euskadi 2010. urtean jaio zen, Euskadiko datutegi eta informazio publikoen dataset edo datu-multzoak publiko egiteko. Eusko Jaurlaritzak zenbait egiteko zehaztu zituen proiektuarentzat, gobernu erabakiz:
  • Administrazioaren informazio sistemak hobetu
  • Gardentasun informatiboa handitu
  • Sektore publikoko webguneen artean datu-bateragarritasuna eragin
  • Berrikuntza biltzatu
  • Balio erantsia sortu informazio publikoaren berrerabilpena bultzatuz.

2011. urte honetan, Open Data Euskadi sustatzen jarraituko digu, hiru ekin-lerro nagusitan:

  • Dataset gehiagorekin hornitu biltegia
  • Datuak aberastu, kontestu semantikoarekin; eredu aurreratuago baterako lehen urratsak.
  • Infomediariei lagundu, hau da, datuen berrerabilpenean interesa duten agentei laguntza tekniko eta funtzionala eman.

Azken lerro honekin lotuta dago blog honen egitasmoa. Urtarrilaren 1ean diskrezioz ireki genuen, eta zenbait helburu markatu dizkiogu geure buruari:

  1. Dataset berriak edo albisteak direnean Open Data Euskadiri buruz, hemen zuzenean berri eman, jakina.
  2. Datu publikoen argitalpenari buruzko informazioa bildu, ez bakarrik Eusko Jaurlaritzakoak, arreta berezia eskainiz hurbileko beste herri-administrazioei.
  3. Munduari ere berri eman, ahal dugun heinean. Webgune orokorra elebiduna da, gaztelaniaz eta euskaraz, baina blog honetan ingelesez ere jardungo dugu.
  4. Datu-multzoei buruzko informazio teknikoa eman, bere formatuaren berri emanez, eta aplikazio posibleak deskribatuz.
  5. Inork datuak berrerabiltzen dituenean, praktika on horien berri eman.

Azken puntu honetan dugu interesa bereziki: dataset hauek benetan erabil daitezela. Euskadiko edo harantzagoko infomediarioek beren proiektu propioetan erabil ditzatela, era berean balio erantsia gehituz. Erabilpen hau sustatzen saiatuko gara, adibide sinpleen bidez, ad-hoc asmatutako aplikazio oinarrizkoak garatuko baititugu Open Data Euskadin. Adibide horietan lehena prest dago, trafiko gertaerak Gipuzkoan, mapa baten gainean ikusgai, Herrizaingo Sailak etengabe eguneratzen duen dataset multzoan oinarritua. Blog honen bidez, Open Data Euskadiko berritasunak errazago jakingo dituzu. Zenbait RSS jario ditugu, hizkuntza bakoitzeko bina, sarrera nagusiekin eta erantzunekin, hiru e-posta buletin ere badaude, harpidetu zaitezen eta postontzian jaso ditzazun nobedadeak. Twitterren ere aurkituko gaituzu, gainera: @OpenDataEuskadi. Erabiltzaileoi eta herritarroi ere entzun nahi dizuegu, modu aktiboan. Zuen zalantza eta iradokizunak jaso nahi ditugu. Datuak berrerabiltzen badituzue, edo egitasmoren bat baduzu horretarako, mesedez jakinarazi guri, zabalkundea emango dizuegu gustura. Blogeko iruzkinak irekita daude erantzunetarako, eta datu-orri hau betez ere jar zaitezkete gurekin harremanetan. Twitterren, jakina, adi egongo gara  @OpenDataEuskadi aipatzen baduzue.

Azken orduko trafiko gertaerak Gipuzkoan

Abe. 31. 2010.
Adibideko aplikazio honek Gipuzkoako errepideetan azken orduetan izandako trafiko gertaerak erakusten ditu mapa batean.

Euroalert, kontratu eta lehiaketa publikoak

Abe. 30. 2010.
Euroalert.net da Europar Batasunari buruzko informazio zerbitzu bat Gateway SCS enpresak sortuak. Europako hainbat erakunderen kontratu eta lehiaketa publikoen berri ematen du Europalert-ek, eta arakatzen dituzten iturrien artean Eusko Jaurlaritzaren eta honen menpeko erakunde publikoen kontratazio publikoak daude. Izan ere, Open Data Euskadiko datu-sorta honetara sarbide automatikoa egina du Euroalertek. Adibide honetan ikus daiteke nola Eusko Jaurlaritzaren Informatika Erakundearen (EJIE, enpresa publikoa) lehiaketa publiko bat kontsultatu daitekeen Euroalert-en datubasean.

Eustat-en datu-bankua

Abe. 29. 2010.
Euskal Estatistika Institutuak (Eustat) bere Datu-Bankuan biltzen ditu estatistika-eragiketei eta kanpoko iturriei buruzko informazioa, denboran (serieka) eta gaikako alorretan banatuta. Datu historikoak eskaintzeaz gain, etengabe eguneratzen da, eta eskuragarri jarritako azken datuak ere eskaintzen ditu. Datu multzo hauek erabiltzen ditu Eustat-ek zerbitzu hau eskaintzeko. Taulak PCra deskarga daitezke edo, bestela, balio batzuk aukera daitezke, kontsulta neurrira egiteko. Taula bistaratzen dugunean, hainbat aukera izango ditugu: zerrendak zutabeekin ordezkatu, datuen bidez grafikoak egin, etab. Halaber, taula askok oinarri geografikoa dute (lurralde historikoak, eskualdeak eta/edo udalerriak). Taula horiek gaikako mapetan irudika daitezke, datu-banaketaren ikuspegi espaziala emateko.

2011ko Euskadiko lan-egutegia

Aza. 30. 2010.
2011ko Euskadiko lan-egutegia argitaratu dugu gure datutegian. Egutegia zenbait formatutan bildu da, eta ez bakarrik Erkidego osoko jai-egunak, Lurralde Historikoetakoak eta udalerri bakoitzekoak ere biltzen dira dokumentuan. Era berean, behin bilketa lana eginda, 2010eko egutegia ere bildu ziteken: dagoeneko ez du baliagarritasun gehiegi izango geratzen diren egun gutxi hauetarako, baina erreferentziarako gera bedi artxibatuta.

Euskadiko urari buruzko informazioa ikusgai

Aza. 30. 2010.
Ura edo Ur Agentzia erakunde publikoa da, Euskal Autonomia Erkidegoko baliabide hidrikoen ardura duena. Ide Ura Web izeneko aplikazio bat prestatu du Ur Agentziak. Euskadiko baliabide hidrikoei buruzko informazioa jasotzen du Euskadiko urari buruzko informazio-sistema horrek. Oinarrizko mapa hauek jartzen ditu eskura: gainazaleko urak, gainezkatze-kartografia, itsaso eta lurren jabari publikoko mugak, lurrazaleko uren segimendu-sareak, lurpeko urak, lurpeko uren segimendu-sareak, eremu babestuak eta horien erregistroa, hornikuntza eta unitate hidrologikoak. Eta geruza informatibo horiek denak, Open Data Euskadi-ko ortoargazki publikoaren gainean ikuskatzen ahal dira.

Wikiloc-eko mapetan, ortoargazki publikoak

Aza. 30. 2010.
Wikiloc da aplikazio bat ibilibideak eta interesguneak mapan kokatzen laguntzen dizuna: erabilpen ohikoena da norberaren GPS bideak gorde eta partekatzekoa. Euskaratua dago, gainera. Ibilibideak ikusteko mapa desberdinak erabil daitezke, eta Euskadiren kasuan 2010. urteko ortoargazki publikoa aukeratu daiteke, hala nola hor goiko adibidea, zeinean Elgoibar herriaren inguruak iusten diren.

Ortoargazkiak Udalmap zerbitzuan

Aza. 30. 2010.
Eusko Jaurlaritzak ezarritako udal-informazioko sistema da Udalmap, eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien errealitatea xehetasunez erakustea du helburu. Politika publikoak diseinatzeko eta ebaluatzeko aukera ematen du, lurraldearen hazkundearekin eta garapenarekin lotutako hainbat arlotan erabakiak hartzen laguntzeko eta, hala, kohesio handiagoa lortzeko lurraldearen, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren errespetuaren ikuspegitik. Informazioa ikuskatzeko moduetako batzuk mapetan oinarritzen dira Udalmap-en, eta horietan Open Data Euskadik publiko egindako ortoargazkiak erabili dituzte.

Euskadiko baliabide turistikoen mapa

Aza. 30. 2010.
Euskadiko baliabide turistikoen mapa da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak Euskadi.net atarian jarrita daukan tresna erabilgarri bat. Euskadiko baliabide turistikoak modu geolokalizatuan kontsultatzeko aukera ematen duen zerbitzua dugu: ostatuak, jatetxeak, aireportuak, geltokiak eta aparkalekuak, turismo-bulegoak, museoak eta monumentuak, akuarioak, kirol-instalazioak, turismo aktiboko enpresak, turismo termala eta negozio-turismoa. Datu horiek Open Data Euskadiko zenbait informazio-multzo era konbinatuan erabiliz ikuskatzen dira mapan.

FICOD saria Open Data Euskadirentzat

Aza. 25. 2010.
Open Data Euskadi proiektua FICOD sarien laugarren edizioan saritua izan zen, azaroan Madrilen egindako biltzarrean. Sari hauek eduki digitalen inguruko nazioarteko FICOD Foroari lotuta daude. Hain zuzen ere, Herritarrentzako Zerbitzuen atalean Proiekturik Onena izeneko kategorian jaso zuen lehen saria Open Data Euskadi. Epaimahaiaren aburuz, kategoria honetan zera saritzen dute: hezkuntza, osasuna, sustapen turistikoa, nagusiei laguntza eta antzeko alorretako zerbitzu publikoak hobetzeko eduki digitalak era berritzailean erabiltzen dituzten proiektuak. Finalean beste bi proiekturekin lehiatu zen Open Data Euskadi: Bideoan, Funtzio Publikoko sailburuordeak, Elena Pérez Barredok, komentatzen du laburki jasotako saria. [vsw id="Jsc4H8bIy2s?fs" source="youtube" width="640" height="385" autoplay="no"] Informazio gehiago hemen.