Berriki publikatu dugu Euskadiko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen datuak. Datu hauek eskuragarri zeuden Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako web gunearen bitartez, eta orain Open Data Euskadiko katalogoan url iraunkorrean eta txt formatuan jarri ditugu. Ikastetxe bakoitzaren koordenatu geografikoak gehitzeko lanean gabiltza eta Hezkuntzak ematen duen informazio guztia emateko ere bai. Continue reading
Datu-kazetaritza Euskal Herriko Unibertsitatean
Aste honetan, apirilaren 22 eta 23an, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan, VI. Dokumentazio Jardunaldiak ospatu zituzten. EHUko Kazetaritza sailak antolatu zuen eta aurten datuetan oinarritutako kazetaritza jorratu zen.
Eusko Jaurlaritza, eta zehazki Open Data Euskadi taldea, bertan izan zen jardunaldian hizlari bezala. Han erakutsi genien ikasleei kazetaritza munduan Open Data atariek eskeintzen dituzten aukerak eta jakinmina piztu genien komunikazioko etorkizuneko profesionalei. Continue reading
Europar Batasunak datuak irekitzera derrigortuko du
Europar Batasuna osatzen duten 27 herrialde kideek apirilaren 10ean onartu zuten zuzentarauak sektore publikoaren informazioa erabiltzeko arauak zehazten ditu. Zuzentarau honek, Europar legebiltzarrak laster onartzen duenean, 2003. urtean zehaztu zena aldatu eta hobetuko du. Helburu nagusia europar mailan administrazio publikoek dituzten datuen eskuragarritasuna adostea eta erraztea da. Garrantzitsua da honako hau azpimarratzea: zuzentarau honek derrigortu egiten ditu herrialdeak sektore publikoak duen informazioa askatzera kosterik gabe edota kostu marjinalaren truke. 2003ko jatorrizko zuzentarauan ordea animatu bai baina ez zuten derrigortasunik aipatzen.
PSI zuzentarauari buruz informazio gehiago (ingelesez)
Turismo datuak Linked Datan
Artikulu honetan otsailaren 28an Deustuko Unibertsitatean antolatu zuten “Open Data Hack Day Bilbao” ekitaldian Open Data Euskadiko turismo datuekin egindako adibidea azalduko dugu.
Azalpenarekin hasi baino lehen, MORElab – envisioning Future Internet ikerketa taldeari DeustoTech-INTERNET unitateari atxikitutako dagoena, eskerrak eman nahi dizkiogu egiten ari den lanagatik: alde batetik, datuen irekitze mugimenduaren alde; eta bestetik, erabiltzaileen komunitatearen sustapenaren alde. Zorionak egiten ari zareten lanagatik! Continue reading
“Open Data Hack Day” Bilbon
Otsailaren 23an Deustuko Unibertsitatean antolatu zuten “Open Data Hack Day Bilbao” ekitaldia, Linked Open Dataren garrantzia azpimarratzeko eta datu publikoen erabilpen praktikoak sustatzeko asmoarekin. Ekitaldi honetan Open Data Euskadiko datu batzuk abiapuntu izan zituzten eta adostutako lana talde desberdinetan banatu eta antolatu zuten. Continue reading
Open Data Euskadi eredua
Otsailaren 20 eta 21ean Madrilen izandako Interoperabilitate eta Segurtasun hirugarren Kongresuan (CNIS) Open Data Euskadi “Gardentasunean/Open Datan proiektu erreferente bezala” saritua izan zen. Bertan, Javier Bikandik -Herritarrentzako Arretaren eta Administrazioaren Berrikuntzaren eta Hobekuntzaren zuzendaria- proiektua aurkeztu zuen, Eusko Jaurlaritzaren datu publikoak irekitzeko duen ereduaren berezitasunak azalduz (aurkezpena gazteleraz dago): Continue reading
Enplegu publikoaren datuak
Lehengo astean publikatu genituen Open Data Euskadin enplegu publikoari buruzko bi datu-sorta: alde batetik, Eusko Jaurlaritzak eta bere erakunde publikoek publikatutako lan eskaintzak; eta bestetik, beste euskal administrazio publikoek eskeinitakoak.
Nahiz eta gaur egun eskaintza aktibo gutxi egon, azpimarratu behar dugu Open Data Euskadi hasi zenetik eskaera asko jaso ditugula enplegu publikoaren datuak formatu erabilgarritan askatzeko. Datu hauek IVAPek (Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak) sortu eta eguneratzen ditu bere web gunean, eta hurrengo bi formatu erabilgarri hauetan topa ditzakezu Open Data Euskadin: euskadi.net-eko bilatzailearen APIaren bidez eta RSS bitartez. Continue reading
Open data Euskadi CNISen saritua
Open Data Euskadi Madrilen izandako Interoperabilitate eta Segurtasun hirugarren Kongresuan (CNIS) saritu dute. Ekitaldia aste honetan bertan izan da otsailaren 20 eta 21ean, hain zuzen ere, eta bertan “Gardentasunean/Open Datan proiektu erreferente bezala” aitortu dute.
Kongresuaren bigarren jardunaldian Javier Bikandi -Herritarrentzako Arretaren, Administrazio Elektronikoaren eta Berrikuntzaren zuzendaria- aurkezpena egin zuen proiektuari buruz, Eusko Jaurlaritzaren datu publikoak irekitzeko duen eredua azalduz (aurkezpena gazteleraz dago): Continue reading
Aragoiko Open Data ataria
Aragoiko Erkidego Autonomoak pasadan astean aurkeztu zuen datu publikoak irekitzeko ataria: http://opendata.aragon.es/
Atariak hasieratik 230 datu sorta baino gehiago ditu eta jaberik gabeko software-a erabili dute, Ezagupen Irekirako Fundazioak (www.okfn.org) egindako garapenetan oinarrituta dagoena. Datuak katalogatzeko W3C-k bultzatutako hiztegia erabili dute, hain zuzen ere, sarearen neutraltasuna eta garapena zaintzen duen nazioarteko erakundeak.
Zer da Gobernu Irekia?
XIPek (Xarxa d’Innovació Pública – Berrikuntza Publikoaren inguruko sarea) Gobernu Irekiari buruz bideo oso interesgarria aurkeztu du. Gardentasuna, lankidetza eta parte hartzea Gobernu Irekiaren oinarriak dira, eta XIPek honako definizio hauek ematen ditu:
- Gobernu Irekiak herritarrak entzun egiten ditu eta beraiekin mintzatu gaitasuna eta jakituria aitortzen baitie. Helburua beraiengandik ekarpenak lortzea da, Administrazioak bultzatzen dituen zerbitzuen definizioa eta ekoizpena hobetzera bidean.
- Gobernu Irekiak bere ezagutza ireki eta partekatzen du, horrela balio erantsia eta giza-aberastasuna sortzen baititu.
- Gobernu Irekia mundu guztiaren lankidetzan oinarritutako gobernua da.


RSS bidez harpidetu
E-posta bidez harpidetu
Jarraitu gaitzazu twitterren