Author Archives: opendata

OpenApps, EAEko administrazio publikoaren kode irekien biltegia

Duela egun batzuk ireki zen OpenApps Euskadi, EAEko administrazio publikoaren kode irekien biltegia. Jaurlaritzak berak bere sareko presentziarako garatutako aplikazioak bertan ezartzea da helburua.

Posted in Praktika egokiak | Tagged | Leave a comment

Euskadiko irisgarritasunaren mapa, Arartekoaren eskutik, datu libreekin

Euskadiko Arartekoaren instituzioak gehigarri bat jarri du bere webgunean: Arartekoaren mapak. Turismo guneak, garraioak eta liburutegi erabilgarriak kontsultatzeko mapekin hasi dira, baina herritarren ekarpenekin eta eguneraketa gehigarriekin gehiago ematera espero dute aurrerantzean. Bai ekarpen horiek zein orain arte kargatuturiko puntuak datu irekiak dira.

Posted in Jakingarriak | Tagged , , | Leave a comment

Buber sari bat Open Data Euskadirentzat

Open Data Euskadik  premios Buber sari bat jaso zuen atzo Donostian izandako ekitaldi bat. Buber Sariak sareko euskal jarduerak saritzen dituzte urtero, Internet & Euskadi elkarteak antolatzen ditu. Aurtengoa 10. edizioa izan da, eta Open Data Euskadi software librearen aldeko kategorian jaso du saria. Agerikoa denez, gurea ez da software proiektu bat strictu sensu, baina [...]

Posted in Jakingarriak | Leave a comment

Euskadiko komunikazio gida, vCard formatuan

Udan argitaratu genuen datutegi bati buelta gehigarri bat eman diogu, formatu irekietatik abiatuz, funtzio jakin baterako transformazio bat erraz egin daitekeela demostratzeko bide batez. Eusko Jaurlaritzaren Komunikazio Gida, Euskadiko Erakundeen kargu eta ordezkarien kontaktu datuak, argitaratu ziren orduan, baina orain eraldatu egin ditugu datuak, eta vCard formatuan prestatu. Zertarako balio du formatu honek? aplikazio informatikoetan [...]

Posted in Artikulu teknikoak | Tagged | Leave a comment

Opendata eta datu irekiei buruzko doako ikastaro bat UNEDen online plataforman

UNED unibertsitatea doako online ikastaro bat eskaintzen hasi da: Open Data: datu irekiei lotutako negozio aukerak (gaztelaniaz). Hasita dagoen arren ikastaroa (urriaren 16tik), ez zabiltzate berandu: apuntatu zaitezte sarean bertan, doan baita, eta laster harrapatuko dituzue orain artekoak. Izan ere, unitate didaktikoak sarean daude, eta irakasleekin ere foroetan jar zaitezke kontaktuan UNEDen sareko plataformaren bidez. [...]

Posted in Jakingarriak | Leave a comment

Euskadiko aurrekontuak, modu erabilgarri eta ikusgarrian irekita

Irekiak Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak web formatuan argitaratu ditu, datuak osorik, modu interaktiboan eta oso modu bisualean ikuskatzeko. Aurrekontuak (http://aurrekontuak.irekia.euskadi.net) aplikazioa, gainera, mugikorretarako ere egokitua dago, eta beren datuen oinarria, noski, Open Data Euskadiko datutegiak dira, baina datu gordinetatik bisualizazio erakargarri bat eraikita.

Posted in Jakingarriak, Praktika egokiak | Tagged | Leave a comment

Hauteskunde emaitzak eta estatistikak, predikzio saio baterako

Ibermatica enpresako i3B berrikuntza ataleko ikerlariek esperimentu txiki bat egin dute Open Data Euskadi-ko datutegietatik hauteskunde emaitza batzuk erabiliz. Iaz, Ibermaticako informatikari batzuek bisualizazio ariketa bat egin zuten, baina aurten, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak gainean direla eta, zerbait aurreratuagoarekin saiatu dira. Ea hauteskunde emaitzak datu estatistiko zenbaitekin erkatuz gero, predikziorik egin daitekeen.

Posted in Praktika egokiak | Tagged | Leave a comment

Gardentasunaren aldeko datutegi batzuk

Interes orokorreko datutegi publiko batzuk argitaratu berri dira Open Data Euskadin: jabetza publikoen zerrendatzeak, kargudunen soldata eta zerrendak, eta baita Jaurlaritzak darabilen Komunikazioaren Gida. Gardentasunaren helburuarekin bat egiten duten datu-multzoak dira, hori baita datu irekien ekimenetan egoten motibazioetako bat, eta kasu honetan, Open Data Euskadiren izateko arrazoietako bat ere bai. Eusko Jaurlaritzaren ondarearen zerrendak bi [...]

Posted in Jakingarriak | Tagged , | Leave a comment

Informazio publikoa zabaltzeko app mugikor bat garatu du SPRIk

SPRIk, Euskadiko sustapen ekonomikorako erakunde publikoak, bere informazioa zabaltzen duen aplikazio mugikor bat garatu du. Erabiltzaileei albiste,ekitaldi eta laguntza-jakinarazpenei buruzko informaziorako sarrera eta zerbitzu eta diru-laguntzetarako sarrera errazten ditu aukera berri honek, eta SPRIren eta inguruko ekimenen berri ematen du, hala-nola Enpresa Digitala edo Euskadi+Innova ekimenen berri. Aplikazio berria eskuragarri dago Apple-ren App Store-an (Iphone [...]

Posted in Jakingarriak | Tagged , | Leave a comment

Euskadiko herri administrazioen softwarea askatu eta berrerabiltzeko dekretua

Euskal administrazio publikoek beren kabuz edo beste batzuen bitartez garatzen dituzten aplikazio informatikoak beste batzuen eskura jartzea ahalbidetzen duen dekretua onartu du Eusko Jaurlaritzak, asteartean egin zuen kontseilua bileran. Horrela, Euskadik punta-puntako lekua hartu du software librearen garapenean, eta irekieraren printzipio orokorra ezarri du, ez bakarrik administrazio elektronikoaren esparruan, baita euskal administrazioaren jabetzapeko edozein aplikazio [...]

Posted in Jakingarriak | Tagged | Leave a comment