Jakingarriak
Datu-kazetaritza Euskal Herriko Unibertsitatean
Aste honetan, apirilaren 22 eta 23an, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Auditorioan, VI. Dokumentazio Jardunaldiak ospatu zituzten. EHUko Kazetaritza sailak antolatu zuen eta aurten datuetan oinarritutako kazetaritza jorratu zen. Eusko Jaurlaritza, eta zehazki Open Data Euskadi taldea, bertan izan zen jardunaldian hizlari bezala. Han erakutsi genien ikasleei kazetaritza munduan Open Data atariek [...]
Europar Batasunak datuak irekitzera derrigortuko du
Europar Batasuna osatzen duten 27 herrialde kideek apirilaren 10ean onartu zuten zuzentarauak sektore publikoaren informazioa erabiltzeko arauak zehazten ditu. Zuzentarau honek, Europar legebiltzarrak laster onartzen duenean, 2003. urtean zehaztu zena aldatu eta hobetuko du. Helburu nagusia europar mailan administrazio publikoek dituzten datuen eskuragarritasuna adostea eta erraztea da. Garrantzitsua da honako hau azpimarratzea: zuzentarau honek derrigortu [...]
“Open Data Hack Day” Bilbon
Otsailaren 23an Deustuko Unibertsitatean antolatu zuten “Open Data Hack Day Bilbao” ekitaldia, Linked Open Dataren garrantzia azpimarratzeko eta datu publikoen erabilpen praktikoak sustatzeko asmoarekin. Ekitaldi honetan Open Data Euskadiko datu batzuk abiapuntu izan zituzten eta adostutako lana talde desberdinetan banatu eta antolatu zuten.
Enplegu publikoaren datuak
Lehengo astean publikatu genituen Open Data Euskadin enplegu publikoari buruzko bi datu-sorta: alde batetik, Eusko Jaurlaritzak eta bere erakunde publikoek publikatutako lan eskaintzak; eta bestetik, beste euskal administrazio publikoek eskeinitakoak. Nahiz eta gaur egun eskaintza aktibo gutxi egon, azpimarratu behar dugu Open Data Euskadi hasi zenetik eskaera asko jaso ditugula enplegu publikoaren datuak formatu erabilgarritan [...]
Open data Euskadi CNISen saritua
Open Data Euskadi Madrilen izandako Interoperabilitate eta Segurtasun hirugarren Kongresuan (CNIS) saritu dute. Ekitaldia aste honetan bertan izan da otsailaren 20 eta 21ean, hain zuzen ere, eta bertan “Gardentasunean/Open Datan proiektu erreferente bezala” aitortu dute. Kongresuaren bigarren jardunaldian Javier Bikandi -Herritarrentzako Arretaren, Administrazio Elektronikoaren eta Berrikuntzaren zuzendaria- aurkezpena egin zuen proiektuari buruz, Eusko Jaurlaritzaren datu [...]
Aragoiko Open Data ataria
Aragoiko Erkidego Autonomoak pasadan astean aurkeztu zuen datu publikoak irekitzeko ataria: http://opendata.aragon.es/ Atariak hasieratik 230 datu sorta baino gehiago ditu eta jaberik gabeko software-a erabili dute, Ezagupen Irekirako Fundazioak (www.okfn.org) egindako garapenetan oinarrituta dagoena. Datuak katalogatzeko W3C-k bultzatutako hiztegia erabili dute, hain zuzen ere, sarearen neutraltasuna eta garapena zaintzen duen nazioarteko erakundeak.
Euskadiko irisgarritasunaren mapa, Arartekoaren eskutik, datu libreekin
Euskadiko Arartekoaren instituzioak gehigarri bat jarri du bere webgunean: Arartekoaren mapak. Turismo guneak, garraioak eta liburutegi erabilgarriak kontsultatzeko mapekin hasi dira, baina herritarren ekarpenekin eta eguneraketa gehigarriekin gehiago ematera espero dute aurrerantzean. Bai ekarpen horiek zein orain arte kargatuturiko puntuak datu irekiak dira.
Buber sari bat Open Data Euskadirentzat
Open Data Euskadik premios Buber sari bat jaso zuen atzo Donostian izandako ekitaldi bat. Buber Sariak sareko euskal jarduerak saritzen dituzte urtero, Internet & Euskadi elkarteak antolatzen ditu. Aurtengoa 10. edizioa izan da, eta Open Data Euskadi software librearen aldeko kategorian jaso du saria. Agerikoa denez, gurea ez da software proiektu bat strictu sensu, baina [...]
Euskadi.net-eko bilatzailearen Java-rentzako API bertsioa
Bere garaian dokumentatu genuen nola Euskadi.net -eko bilaketa emaitzak API bidez atzitu daitezkeen. Orduan eskatu zitzaigun Java lengoaiarako ere bertsio bat prestatzea, eta horixe egin dugu. API azpiegitura orokorrak kaukera hauek eskaintzen ditu Euskadi.net-en baitan: Euskadi.net-en katalogaziorako erabiltzen diren etiketa-taxonomiaren kudeaketa. Edukiekin eta bere hizkuntza-bertsioekin joka daiteke: sortu, ezabatu, eraldatu, ordenatu… Atari, web-orri eta orrien [...]
Opendata eta datu irekiei buruzko doako ikastaro bat UNEDen online plataforman
UNED unibertsitatea doako online ikastaro bat eskaintzen hasi da: Open Data: datu irekiei lotutako negozio aukerak (gaztelaniaz). Hasita dagoen arren ikastaroa (urriaren 16tik), ez zabiltzate berandu: apuntatu zaitezte sarean bertan, doan baita, eta laster harrapatuko dituzue orain artekoak. Izan ere, unitate didaktikoak sarean daude, eta irakasleekin ere foroetan jar zaitezke kontaktuan UNEDen sareko plataformaren bidez. [...]


RSS bidez harpidetu
E-posta bidez harpidetu
Jarraitu gaitzazu twitterren