Euskal aurrekontuen bisualizazio dinamikoak Google Public Data-n

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailak berriki publikatu ditu Euskadin 2003tik izan diren aurrekontu orokorrak, hemen informatu genuen bezala. Datu hauek interes handia dute diru publikoaren kudeaketa aztertzeko garaian, eta orain, haien zabalkundean laguntzeko, Google Public Data-ra igo ditugu. Horretarako, gainera, Jaurlaritzak datu-emaile ofizialei eskatzen zaien akreditazioa lortu du, datu publiko administratiboen jatorria ziurtatzeko Googlek eskatzen duena.

Datu publikoen direktorio hau, Google Public Data, estatistika-datuen interpretazioa erraztu nahi duen zerbitzu bat da. Honetarako Google-ek grafiko interaktiboak sortzen dituen aplikazioa jarri du ikertzaile, kazetari eta nahi duen edonorren eskura. Edozeinek karga ditzake bere datu propioak modu errazean ikusi eta aztertzeko.

Honako hauek dira burutu ditugun urratsak:

  • Lehenengo eta behin 2005etik dauzkagun aurrekontuen datuak deskargatu ditugu Open Data Euskaditik eta Access formatuan daudenak aukeratu ditugu adibidea egiteko.
  • Hurrengo urratsa datu basea manipulatzea da: gastuak bakarrik aukeratuko ditugu eta Funtzioen araberako sailkapena; zutabe bat gehituko diogu gastu bakoitzaren portzentaia urte osoko gastu osoan duena.
  • Google Public Datan datuak kargatzeko beharrezkoak diren urratsak egingo ditugu: DSPL-n (Dataset Publishing Language) datuak prestatuko ditugu, datu basearen taulak csv formatuan eta datu-sortaren metadatuak xml formatuan dituen pakete bat sortuz (paketea ikusi).
  • Google Public Datara igoko ditugu eta datu publiko bezala markatu. Ez da beharrezkoa Erakunde Ofiziala izatea datuak igotzeko, baina bai erakunde ofizialen atalean egiteko. Honetarako Google-ekin jarri gara harremanetan beraien foroaren bidez eta modu oso eraginkorrean erantzun digute.

Azkeneko emaitza honako hau da: Eusko Jaurlaritzako eta bere Erakunde Autonomoetako aurrekontuak (2005-2012)

Eskerrak eman behar dizkiogu bereziki Mikel Maiz Eusko Jaurlaritzako Web Zerbitzuko lankideari, ekimen honetan sinistu duelako. Adibide honekin tresna honen gaitasuna erakutsi nahi izan dugu, aurrekontuek datu gehiago baitituzte eta denak oso interesgarriak gainera.

Partekatu:
  • Facebook
  • Twitter
This entry was posted in Jakingarriak, Praktika egokiak and tagged . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>