Mila lagunetik gorako komunitatea gara

Datorren apirilaren 7an Open Data Euskadik bere bigarren urtemuga beteko du. Nola datak bat egiten duen Aste Santuko oporrekin, aurreratu egingo gara orain ospatzera, eta horrekin batera, hausnarketa pixka bat egingo dugu.

Bi mila datu-multzo

Bi urte hauetan gure lehentasuna datu-multzoak askatzea izan da, komentzituta gaudelako lehentasuna datuen masa kritiko bat iristea dela, berrerabiltzaileek materiala izan dezaten lanerako. Gure bilatzailearen arabera, laster izango ditugu 2.000 dataset, urte erdia burutu baino lehen espero dugu.

Hala ere, kopuruak ez dira izan gure lehentasun absolutoa, gutxieneko kalitate baldintza batzuez gidatu baikara. Baldintza horiek ez ditugu agian zehaztu, baina balio digute Gaztela eta Leongo erkidegoan datu irekien atari berrian ezarri dituzten irizpideek:

  • Datuen katalogo ondo egituratua
  • URIen egitura egonkor, iraunkor eta hedapenetarako malgua.
  • URIek irautea.
  • Kanpoko zerbitzuetarako sarbidean gardentasuna
  • Formatu estandarrak erabiltzea
  • Darabilgun hiztegiaren azalpen eta definizioa.

Konpromezu horiekin bat egiten dugu, eta prest gaude ez bakarrik hobetzeko, baita gure ataria beste erakunde batzuenekin armonizatzeko.

Mila jarraitzaile Twitterren

2011ko urtarriletik, bestalde, Open Data Euskadi atariak komunitateari eskainitako blog hau du sarean. Bere helburua da ezagutza zabaltzea, eta agertzen diren kasu praktikoen berri ematea. Horrekin batera, Twitter kanala ere ireki dugu (@opendataeuskadi) hortik ere komunikazioa lortzeko. Duela gutxi, mila jarraitzaileen muga gainditu dugu Twitterren. Harro gaude komunitate zabal, aditu eta engaiatu hori atzean izatearekin. Baliteke feedback gehiago bilatzea horien artean laster, inkesta baten bidez.

Bostehun deskarga hilean

Hilero, 500 dataset inguru jaisten dituzte berrerabiltzaileek gure webgunetik, baina izan da hileren bat milaraino iritsi dena. Horrez gain, API bidezko kontsumo maila bat egon badago, eta baita guk neurtu ezin dezakegun beste bide batzuetatik ere.

Gure berrerabilpen ereduak zera du ardatz: datuak herritarren esku uztea. Utilitatearen berri jakiteko, datuok nola erabiltzen diren jakin nahi dugu. Zuen proiektuak ere jakin nahi genituzke: zerbitzu berriak, ikerketa, mashup-ak… Gure aldetik, bisibilitatea ematen saiatu gara.

Aurrera begira

Orain hasiko dugun gure hirugarren urtean helburu hauek erdietsi nahi ditugu:

  • Dataset kopurua handitzea.
  • Askatzeke dauden datasetak identifikatu.
  • Dataseten egitura hobetu, berrerabilpena errazteko.
  • APIa erraztu
  • Gure katalogoak beste erakunde batzuenekin armonizatu.
  • Eta oraindik zehaztu gabe ditugunak, noski.

Mila esker guztiei. Datu irekien politika behar du gizarte arduratsu batek balio soziala sortuko bada ondarearen berrerabilpenaren bidez.

Partekatu:
  • Facebook
  • Twitter
This entry was posted in Jakingarriak. Bookmark the permalink.

One Response to Mila lagunetik gorako komunitatea gara

  1. mikyR says:

    Zorionak eta jarraitu datuak askatzen, eta datuen kalitatea hobetzen ere bai…

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>