Bideo tutoriala, nola egin euskal mapak datu libreekin

Euskal wikipedista batek, Asier Sarasuak, bideo bat egin du dokumentatzeko nola erabil daitekeen Jaurlaritzak askatutako informazio geografikoa, tresna libreen bidez nork bere mapak egiteko. Demoak 11 minutu irauten du eta euskaraz konfiguratutako Linux instalazio baten gainean egina dago, batez ere Quantum GIS eta irudiak manipulatzeko Gimp programa erabiliz. Zeanuri udalerriaren mugak nola marraztu daitezkeen mapa batean erakusten digu bideoak.

[HTML1]

Open Data Euskadin ere katalogatuta daude GeoEuskadi zerbitzuaren datutegi irekiak, eta horiek erabili ditu Sarauak. Datu geografiko eguneratuak denbora errealean atzitzeko WMS zerbitzua erabili daitezke, edo beste formatu geografikoa duten SHP fitxategiak jaitsi. Azken elementu hauek baliatu ditu Sarasuak, eta Quantum GIS aplikazio librearekin egin du demostrazioa (baina beste GIS batzuekin ere egin daiteke, hala nola gvSIG).

Partekatu:
  • Facebook
  • Twitter
This entry was posted in Praktika egokiak and tagged . Bookmark the permalink.

4 Responses to Bideo tutoriala, nola egin euskal mapak datu libreekin

  1. assar says:

    Eskerrik asko hau argitaratzeagatik. Ea jendea animatzen den datu libre hauek erabili eta mapa libreak sortzen.

  2. pepo says:

    osoo polita iruditu zait bideo tutoriaal ta ixooo

  3. manola says:

    bideo hau mierdo bat da

  4. pepona says:

    ados nagoo

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>