Euskalsurf iPhone aplikazioak datu irekiak erabiltzen ditu (besteak beste)

EuskalSurf iPhone mugikorrentzako aplikazio bat da, Hegaka euskal enpresak sortua. Euskal kostaldean, Bizkaitik Lapurdiraino, surf egiteko aukerez informatzen du tresnak.  Zenbait datu multzo eta aukera biltzen ditu Euskalsurf-ek eta horietako batzuek Open Data Euskadin dute jatorria, hain zuzen ere itsasoaren egoeraren iragarpena (prebisioa, haizearen joerak, uraren tenperatura).

Apple etxearen iPhone zein Ipad eta Ipod Touch gailuetan ibiliko da Euskalsurf. Oraingoz, gaztelaniaz, baina bertsio eleanitza garatzekotan dira Hegakakoak. Euskalsurf-ek orain dituen beste ezaugarri batzuk dira mapak, hondartzei buruzko informazioa, webcam konexioak… Hurrengo bertsioetan errealitate birtualeko garapen bat ere izango du integratua, eta horren pantaila-irudia bidali digute Hegakakoek, hemen behean duzue.

Eskerrik asko Hegaka, lan txukuna, zorte on EuskalSurf zabaltzen surflarien artean.

Partekatu:
  • Facebook
  • Twitter
This entry was posted in Praktika egokiak and tagged , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>