Tag Archives: eguraldia
Euskalsurf iPhone aplikazioak datu irekiak erabiltzen ditu (besteak beste)
EuskalSurf iPhone mugikorrentzako aplikazio bat da, Hegaka euskal enpresak sortua. Euskal kostaldean, Bizkaitik Lapurdiraino, surf egiteko aukerez informatzen du tresnak. Zenbait datu multzo eta aukera biltzen ditu Euskalsurf-ek eta horietako batzuek Open Data Euskadin dute jatorria, hain zuzen ere itsasoaren egoeraren iragarpena (prebisioa, haizearen joerak, uraren tenperatura).
Android mugikorrean eguraldi iragarpena jakiteko
Azaldu genuen duela zenbait aste nola egituratzen diren eguraldiari buruzko datuak Open Data Euskadin. Datu horiekin egindako aplikazio bat ere aurkeztu genizuen, webgune batean itsasteko moduko widgeta, Gasteizko Udalaren gunean martxan ikusi daitekeena. Azken tresna hori garatu zuen Socsoft enpresak beste widget bat sortu du orain, kasu honetan Android sistema librearekin dabiltzan telefono mugikorretan erabiltzekoa.
Pertsonalizatu daitekeen eguraldi iragarpeneko widget-a
Open Data Euskadin eguraldi iragarpenari buruzko informazioa modu berrerabilgarrian argitaratzen dugu. Parametroak blogeko beste mezu honetan azaldu genituen. Honako demo hau adibide bat bat, eguraldi aurreikuspeneko widget bat, zenbait tokitako eguraldi iragarpena edozein orritan sartzea uzten diguna. Igor Ormaetxebarria Txurdi-k, SocSoft enpresako programatzaileak, garatu du widget hau. Hor goian irudikatutako moduko widget bat zure webgunean [...]
Nola egituratzen diren eguraldiari buruzko datutegiak
Eguraldiari buruzko zenbait datutegi argitaratzen ditugu Open Data Euskadin. Informazio egituratu hori erabiltzen da, Euskadi.net-eko eguraldi informazioa emateko, eta baita Euskaltelen kable bidezko telebista digitalean ikus daitekeen aplikazio batean (adibideko argazki hau horri dagokio). Open Data Euskadiko informazio multzo espezifikoei dagokienez, honako datu multzoak kontsultatu daitezke: Eguraldi iragarpena Itsas iragarpena Itsaseus (kostaldeko 11 puntutan jasotako [...]


RSS bidez harpidetu
E-posta bidez harpidetu
Jarraitu gaitzazu twitterren