Tag Archives: egutegia

Lan egutegia iCalendar formatuan

Open Data Euskadin erabiliena den datu-sorta Euskadiko lan egutegia da ezbairik gabe. Bertan kontsultatu edo erabili ditzakezu jaiegun guztiak: estatu mailakoak, Euskadikoak, lurralde historikoetakoak eta herri mailakoak ere bai. Komunikazio Gidan dauden kontaktuekin egin genuen bezala, vCard formatura pasatu genituenak, kasu honetan ere antzerako gauza egin dugu: 2013ko egutegi laborala iCalendar formatuan publikatu dugu.

Posted in Artikulu teknikoak | Tagged , | Leave a comment

Euskadiko kultura ekitaldiekin osatutako mapa

Belén Sáez-ek, CleverMaps enpresako kideak, Euskadiko kultura ekitaldiekin osatutako mapa sortu du, Open Data Euskadin publikatutako Kulturklik webguneko APIan oinarrituz.

Posted in Artikulu teknikoak, Praktika egokiak | Tagged , , | Leave a comment

Euskadiko kultura ekitaldien API irekia

Datu etengabe eguneratuen zerbitzu berri bat jarri dugu martxan duela gutxi: Euskal Autonomia Erkidegoko kultura jarduera eta ekitaldien agenda. Gure katalogoan gorde dugu erreferentzia, baina zehaztapenak eta API bidezko aplikazioa (horrela banatzen baita agenda edo egutegi hau) Kulturklik webgunean daude, hementxe. Euskadiko kultura jardueren atari publikoa da Kulturklik, sarean bi urte bete dituena. Kulturklik-eko azalpen [...]

Posted in Artikulu teknikoak, Jakingarriak | Tagged , | Leave a comment

Bizkaiko lan-egutegien bilatzailea

Informazio publikoa berrerabiltzeko moduan jartzen badugu, uste dugu ez dela bakarrik herritarrek (edo enpresek, infomediatzaile izan daitezkeenak) erabili ahal izan dezaten: beste herri-administrazioak ere kontuan hartzekoak dira. Izan ere, gure motibazio nagusietako bat da “sektore publikoko webguneen arteko datuen elkarreragingarritasuna eragitea.” Poztu izan gara aurretik, adibidez, Gasteizko udalak eguraldiaren widgeta sartu duenean bere webgunean, eta [...]

Posted in Praktika egokiak | Tagged | Leave a comment

2011ko Euskadiko lan-egutegia

2011ko Euskadiko lan-egutegia argitaratu dugu gure datutegian. Egutegia zenbait formatutan bildu da, eta ez bakarrik Erkidego osoko jai-egunak, Lurralde Historikoetakoak eta udalerri bakoitzekoak ere biltzen dira dokumentuan. Era berean, behin bilketa lana eginda, 2010eko egutegia ere bildu ziteken: dagoeneko ez du baliagarritasun gehiegi izango geratzen diren egun gutxi hauetarako, baina erreferentziarako gera bedi artxibatuta.

Posted in Jakingarriak | Tagged | 1 Comment