Tag Archives: mapak

Euskadiko irisgarritasunaren mapa, Arartekoaren eskutik, datu libreekin

Euskadiko Arartekoaren instituzioak gehigarri bat jarri du bere webgunean: Arartekoaren mapak. Turismo guneak, garraioak eta liburutegi erabilgarriak kontsultatzeko mapekin hasi dira, baina herritarren ekarpenekin eta eguneraketa gehigarriekin gehiago ematera espero dute aurrerantzean. Bai ekarpen horiek zein orain arte kargatuturiko puntuak datu irekiak dira.

Posted in Jakingarriak | Tagged , , | Leave a comment

Bideo tutoriala, nola egin euskal mapak datu libreekin

Euskal wikipedista batek, Asier Sarasuak, bideo bat egin du dokumentatzeko nola erabil daitekeen Jaurlaritzak askatutako informazio geografikoa, tresna libreen bidez nork bere mapak egiteko. Demoak 11 minutu irauten du eta euskaraz konfiguratutako Linux instalazio baten gainean egina dago, batez ere Quantum GIS eta irudiak manipulatzeko Gimp programa erabiliz. Zeanuri udalerriaren mugak nola marraztu daitezkeen mapa [...]

Posted in Praktika egokiak | Tagged | 4 Comments

Hilkortasunaren atlasa

Hilkotasunaren atlasa… izenburua agian tetrikoa da, baina garrantzi handiko datu-multzo bat askatu dugula iragartzera gatoz gaur. Garrantzizko informazioa da hau. Euskal Autonomia Erkidegoko eremu txikietako hilkortasun-atlasa (1996-2003), Eusko Jaurlaritzak duela hilabete batzuk osatu zuen ikerketa baten emaitza da. Liburu gisa argitaratu zen orduan, baina oraingoan, lan horretarako pilatu ziren datuak formatu estandarretan egituratu ditugu, eta [...]

Posted in Jakingarriak | Tagged , , | Leave a comment

Trafiko intzidentzien aplikazioaren kodea, jaisteko moduan

Eskaera bat jaso genuen hemen, egindako demo aplikazio baten oinarrizko kodea partekatzerik ba ote genuen. Bai horixe, kodea bildu eta argitaratu dugu; software librea da, Python programazio lengoaian idatzia, eta jarraian datorrena bere funtzionamenduaren azalpena da. Aplikazio honen helburua da KML fitxategi bat egitea, Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak Gipuzkoarako ematen dituen trafiko intzidentzien berri ematen [...]

Posted in Artikulu teknikoak | Tagged , , | Leave a comment

Azken orduko trafiko gertaerak Gipuzkoan

Adibideko aplikazio honek Gipuzkoako errepideetan azken orduetan izandako trafiko gertaerak erakusten ditu mapa batean.

Posted in Artikulu teknikoak | Tagged , , | Leave a comment

Wikiloc-eko mapetan, ortoargazki publikoak

Wikiloc da aplikazio bat ibilibideak eta interesguneak mapan kokatzen laguntzen dizuna: erabilpen ohikoena da norberaren GPS bideak gorde eta partekatzekoa. Euskaratua dago, gainera. Ibilibideak ikusteko mapa desberdinak erabil daitezke, eta Euskadiren kasuan 2010. urteko ortoargazki publikoa aukeratu daiteke, hala nola hor goiko adibidea, zeinean Elgoibar herriaren inguruak iusten diren.

Posted in Praktika egokiak | Tagged , , | Leave a comment

Ortoargazkiak Udalmap zerbitzuan

Eusko Jaurlaritzak ezarritako udal-informazioko sistema da Udalmap, eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien errealitatea xehetasunez erakustea du helburu. Politika publikoak diseinatzeko eta ebaluatzeko aukera ematen du, lurraldearen hazkundearekin eta garapenarekin lotutako hainbat arlotan erabakiak hartzen laguntzeko eta, hala, kohesio handiagoa lortzeko lurraldearen, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren errespetuaren ikuspegitik. Informazioa ikuskatzeko moduetako batzuk mapetan oinarritzen dira Udalmap-en, [...]

Posted in Praktika egokiak | Tagged , | Leave a comment

Euskadiko baliabide turistikoen mapa

Euskadiko baliabide turistikoen mapa da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak Euskadi.net atarian jarrita daukan tresna erabilgarri bat. Euskadiko baliabide turistikoak modu geolokalizatuan kontsultatzeko aukera ematen duen zerbitzua dugu: ostatuak, jatetxeak, aireportuak, geltokiak eta aparkalekuak, turismo-bulegoak, museoak eta monumentuak, akuarioak, kirol-instalazioak, turismo aktiboko enpresak, turismo termala eta negozio-turismoa. Datu horiek Open Data Euskadiko zenbait informazio-multzo [...]

Posted in Praktika egokiak | Tagged , | Leave a comment