Tag Archives: turismoa
Turismo datuak Linked Datan
Artikulu honetan otsailaren 28an Deustuko Unibertsitatean antolatu zuten “Open Data Hack Day Bilbao” ekitaldian Open Data Euskadiko turismo datuekin egindako adibidea azalduko dugu. Azalpenarekin hasi baino lehen, MORElab – envisioning Future Internet ikerketa taldeari DeustoTech-INTERNET unitateari atxikitutako dagoena, eskerrak eman nahi dizkiogu egiten ari den lanagatik: alde batetik, datuen irekitze mugimenduaren alde; eta bestetik, erabiltzaileen komunitatearen [...]
Euskadiko irisgarritasunaren mapa, Arartekoaren eskutik, datu libreekin
Euskadiko Arartekoaren instituzioak gehigarri bat jarri du bere webgunean: Arartekoaren mapak. Turismo guneak, garraioak eta liburutegi erabilgarriak kontsultatzeko mapekin hasi dira, baina herritarren ekarpenekin eta eguneraketa gehigarriekin gehiago ematera espero dute aurrerantzean. Bai ekarpen horiek zein orain arte kargatuturiko puntuak datu irekiak dira.
Turismoko datuek erakusten dute 2010. urtea Euskadirentzat ona izan dela
Eusko Jaurlaritzako Turismo sailburuordetzak 2010. urteko turismo jardueren balantzea egin berri du, eta irakurketa positiboa atera du Eustat estatistika institutuak euskal hotel-establezimenduetan arakatutako datuekin. Izatez, datu-multzo horiek eskuragarri daude jada hemen, Open Data Euskadin. Honako esparruak hartzen dituzte datuok: ostatuek eskaini izan dute plaza-kopurua eta zein neurritan bete izan diren, bidaiari kopuruak guztira, bakoitzaren egonaldiaren [...]
Wikiloc-eko mapetan, ortoargazki publikoak
Wikiloc da aplikazio bat ibilibideak eta interesguneak mapan kokatzen laguntzen dizuna: erabilpen ohikoena da norberaren GPS bideak gorde eta partekatzekoa. Euskaratua dago, gainera. Ibilibideak ikusteko mapa desberdinak erabil daitezke, eta Euskadiren kasuan 2010. urteko ortoargazki publikoa aukeratu daiteke, hala nola hor goiko adibidea, zeinean Elgoibar herriaren inguruak iusten diren.
Euskadiko baliabide turistikoen mapa
Euskadiko baliabide turistikoen mapa da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak Euskadi.net atarian jarrita daukan tresna erabilgarri bat. Euskadiko baliabide turistikoak modu geolokalizatuan kontsultatzeko aukera ematen duen zerbitzua dugu: ostatuak, jatetxeak, aireportuak, geltokiak eta aparkalekuak, turismo-bulegoak, museoak eta monumentuak, akuarioak, kirol-instalazioak, turismo aktiboko enpresak, turismo termala eta negozio-turismoa. Datu horiek Open Data Euskadiko zenbait informazio-multzo [...]


RSS bidez harpidetu
E-posta bidez harpidetu
Jarraitu gaitzazu twitterren