Demo bat Google Charts eta Fusion Tables-ekin

Demo honen bidez erakutsu nahi dugu nola sareko Google Fusion Tables eta Google Charts doako erramintekin Open Data Euskadi-ko datuak ikuskatzen aurrerapenak egin daitezkeen. Adibide gisa datutegi bat hartu dugu, estazio meteorologiko bateko neurketak epe jakin batean, 2008tik 2010era, eta parametro zehatz bati erreparatu diogu airearen hozberoa 620 cm-tara.  C040 estazioak emana (kasu honetan Lakua auzoan dago, Gasteizen). Horrekin lan egiteko modua beste artikulu tekniko honetan deskribatu dugu; baina emaitzak ikus ditzakezue sarean argitaratu ditugu taula hauetan, Fusion Tables-era igo baititugu:

  • Google Fusion Tables: ez dago aurkibide bat gure datutegietarako, baina bilatu Odblogdemo bilaketa lehiatilan eta geure emaitzak agertuko dira.

Taulak izendatzeko nomenklatura hau erabili dugu: odblogdemo_<urtea>_<hilabetea>.csv . Adibidez, 2010eko urtarrileko datuak daude taula honetan: odblogdemo_2010_1.csv. Azalpen teknikoetan idatzi daiteke zer egin daitekeen datutegi horiek ikustarazteko. Horra adibide bat, itsatsita: [iframe http://www.google.com/fusiontables/embedviz?viz=GVIZ&t=LINE&width=500&height=300&q=select+col0%3E%3E0%2C+col2%3E%3E0%2C+col2%3E%3E1%2C+col2%3E%3E2+from+725281++order+by+col0%3E%3E0+asc+skip+0+limit+144 600 350] Era berean, datu multzo hauek ikuskatzeko beste modu bat ere badago, erabiliz Google Charts. Adibiderik sinpleena da URL bat baliatuz, irudi bat itsastea. Horra etsenplua:

Eta erabilpen aurreratuago ere egin daiteke Javascript erabiliz.

Hona hemen JavaScript erabiliz egindako adibidea. Mugitu xagua grafikaren gainean balioak ikusteko: