Trafiko gertaerak Gipuzkoan

Mapak bi datu-multzo erabiltzen ditu, biak libreak, baina jatorri desberdinekoak, bata Eusko Jaurlaritzarena berarena eta Open Data Euskadi webgune honetan aurkitu daitekeena, eta bestea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapekoa.

Izatez, bi datu multzoen konbinazioari esker hartzen du zentzua mapak. Izan ere, trafikoko datuetan gertaera bakoitzaren errepidea ea puntu kilometrikoa zehazten da, baina puntu hori mapa batean zehatz kokatzeko, latitude eta longitude geografikoa behar dira, eta datu horiek askatu eta publikatu izan ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak; horregatik adibide mapa Gipuzkoari dagokio, ez Erkidego osoari.

Honela garatu da aplikazioa:

  1. Parseatzaile edo irakurgailu automatiko batek, trafiko gertaeren XML fitxategia irakurtzen du, eta garbiketa egiten du Gipuzkoakoak aurkitzeko.
  2. Gertaera horien puntu kilometrikoak, galdera gisa pasatzen zaizkio API bidez, b5m-eko zerbitzarietara-
  3. API bidezko erantzunak, latitude-longitude zehatzak, gehitzen zaizkio gertaera bakoitzari, eta informazio guztia bilduz, KML fitxategi bat osatzen da (KML da informazio geografikoko estandar bat, nazioarteko estandarizazio erakundeek onartua).
  4. Google Maps-en API gaitasunak erabiliz, Gipuzkoan zentratutako mapa-ikusmira bat sortu dugu, eta bertan KML hori ikusarazten da. Leihoetan ikusten diren datuak gaztelaniaz dira, Herrizaingo sailaren jatorrizko informazioan horrela agertzen direla bakarrik, oraingoz.

Mapa komentatu nahi baduzu, edo beronen inguruan galderak badituzu, blogeko sarrera hau erabil dezakezu bertan erantzunak uzteko.